Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/16 08:00:03.593 GMT+1

Johan Cruyff, futbolaz

Orain hilabete-edo jakin nuen Johan Cruyff futbolista eta entrenatzaile ohiak astero idazten duela El Periódico de Catalunya egunkarian. Futbolista moduan paregabea izan zen. Baita entrenatzaile gisa. Eta, zer esanik ez, nire harridurarako, iritzi emaile moduan.

Johan Cruyff-ek asko daki futbolaz, eta oso ondo idazten du, nahiz eta kazetariren baten laguntzarekin izan. Kontua da bere iritziak oso landuak direla, eta erabat zentzuzkoak, nire iritzian behintzat. Noiz edo behin aukerarik baldin baduzue, irakurri. Ez zarete damutuko.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/16 08:00:03.593 GMT+1
Etiketak: cruyff catalunya futbola periodico | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez nekien futbolazalea zinenik; ala kazetaritzaren inguruan ardazturiko interesa da?  ;-)

Nork: Iñaki Murua.2010/01/16 09:43:56.262 GMT+1
http://imurua-botxotik.blogspot.com/

Aupa, Iñaki! Beti gustatu izan zait futbola, futbol ona. Ez diot denbora askorik eskaintzen, egia esan, baina aukera baldin badut Chelsea-Liverpool edo Manchester United-Arsenal ikusteko, geratu egingo naiz. Iaz, adibidez, Chelsea-Barça ez ahazteko modukoa izan zen.

Bestetik, futbol talde globalizatuen artean, gustatzen zait Barçak izan duen bilakaera, eta uste dut horretan Cruyff-ek izan duela zerikusia.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/01/16 10:11:56.555 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak