Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/23 08:00:58.420 GMT+1

J.D. Salinger-en bila

Zekale artean harrapaka liburua irakurtzen hasi aurretik, eta informazioa bilatzen ari nintzela J.D. Salinger idazlearen gainean, blog bat aurkitu nuen, osagarri perfektua liburua irakurtzeko: Catching Salinger.

Blog horretan hiru gaztek —Charles Moore, James Renner eta Rob Lucas, azken hau kameralaria— lau bat eguneko bidaiaren berri ematen zuten, bisitatu zituztela-eta Holden Caulfield eleberriko protagonistak zapaldutako toki berberak. Bidaiari errematea emate aldera, hirurak New Hampshire aldera abiatu ziren, J.D. Salinger bizi zen etxearen bila. Baita hura aurkitu ere.

Liburua gustura irakurri nuen, hasieran apur bat kostata, hori bai, eta blogeko bideoekin tartekatzen nuenean, behin baino gehiago pentsatu nuen gaur egun liburu hori beste modu batean euskaratuko zela, gehiago hurbilduko zela testu originalera, euskaraz ere gordinago edo zikinagoa. Bestetik, bideoek lagundu didate Holden Caulfieldek bizi izandako tokiak hobeto irudikatzen. Eta, azkenik, iruditu zait gure ikasleak ere oinarri daitezkeela euren gustuko liburuetan horrelako bideoak egiteko, karrera amaierako proiektu gisa.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/23 08:00:58.420 GMT+1
Etiketak: salinger catching_salinger | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak