Egun hauetan David Prowse eta Brian King,
Japandroids taldeko kideak, Britainia Handian dabiltza, han eta hemen
jotzen: atzo Belfasten, gaur Glasgown, bihar Edinburgon, etzidamu
Manchesterren eta hurrengoan Leeds-en. Hortik aurrera, jauzi egingo
dute berriro Ipar Ameriketara.Japandroids taldea puri-purian dago. Uda honetan itzuli handia egin du Ipar Ameriketan zehar, eta sekulako arrakasta izan du, hainbeste ze agertu da musika alorreko aldizkari eta webgunerik esanguratsuenetan, eta gehienetan oso kritika onak jaso ditu.
Euretariko bat ezagutzen dut, David Prowse bateria jolea, txikitan neuk zaindu bainuen Vancouverren, berak hilabeteak zituela. Uda honetan bere gurasoen etxean izan gara, eta, azken egunean, baita berarekin ere. Bideo honetan ikus dezakezue zelako musika mota egiten duen taldeak: bortitza bezain zuzena.

Erantzunak
Egunen baten inguruan jotzen badute, joango naiz Japandroids ikustera.
Nork: oier u..2009/11/12 10:09:43.696 GMT+1
http://anpulubila.tximinia.net