Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/03 07:40:39.532 GMT+2

Istripu bat, noiz gertatuko zain

Telmo Deun lanean Zumaian ginela, atentzioa eman zigun hango barra zer arriskutsua den lekurik gehienetan. Goiko pasealekutik joanez gero, tarterik luzeenetan han ez dago barandarik jendea babesteko, nahiz eta garaiera aldea sekulakoa den.

Argazki hau, adibidez, atera genuen goiko pasealekuan. Hortik bigarren mailara hiruzpalau metro egongo dira. Eta hirugarrenera, beste horrenbeste. Ingelesek dioten moduan, an accident waiting to happen, horixe da Zumaiako barra, istripu bat, noiz gertatuko zain.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/07/03 07:40:39.532 GMT+2
Etiketak: barra zumaia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hori herri gehienetan horrela da. Barra horietan normalean ez da barandarik jartzen, ez dakit merkeago egiteko, teorikoki jendeak ez duelako hor pasierarik egin behar, itsasoak azkar izorratzen dituelako ala zergatik, baina horrela da.

Hala ere, badaukat txikitako argazki polit bat hor Zumaian aterata, anai-arrebak gainetik begiratu eta azpiko pasabidetik aitak aterata. Alde positiboak baditu beraz.  ;-)

Nork: Gari.2007/07/03 09:25:53.624 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak