Badira zenbait film gure arreta pizten dutenak, nahiz eta publizitaterik ikusi ez horien gainean. Hori gertatu zitzaidan atzo, lankide bati entzun nionean Isiltasun handia dokumentalaz berba egiten. Halako indarrez azaltzen zituen filmaren gorabeherak, ze gogo itzela sartu zitzaidan berau ikusteko, nahiz eta jakin ia ez duela musikarik, ezta hitzik ere, eta bi ordu eta erdi irauten duela. Eskerrik asko, Nerea!
2006/12/05 07:52:38.866 GMT+1
Isiltasun handia
Nork: Joxe Aranzabal.2006/12/05 07:52:38.866 GMT+1
Etiketak:
isiltasun-handia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: garikoitz.2006/12/05 10:43:13.719 GMT+1
Isiltasun Handiari buruz, oso gutxi entzun dut filmari buruz, baina iruditu zait erlaxatzeko film bat dela. Ez dakidana da film batek, zineman ikusita, erlaxatzeko balio ote duen. Dena den, berriro diot ez dakidala ia ezer filmaz, beraz baliteke erlaxatzeaz gain istorio zoragarriren bat gureganatzea.
Nik ez dut ikusiko, izan ere hiriburuetan bizi direnentzat nahikoa zaila izango da filma aurkitzea (Donostian ze egongo da, Trueban?), ba guretzat...!
Nork: ibai.2006/12/05 19:51:20.818 GMT+1