Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/19 08:00:55.278 GMT+2

Iritsi dira sanisidroak

Bai. Berandu, baina iritsi dira. Gazte berde ginenean, sanisidroak ziren urteko egunik esanguratsuenetakoak guretzat. Batetik, Musakola auzoko jaiak zirelako, gure auzokoak, eta bestetik, eguraldi ona eginez gero, egun haietan irekitzen zelako igerileku dotorea, Union Cerrajerak Mondragoen zuena, beste askoren inbidiarako. Horregatik, deseatzen egoten ginen, noiz iritsiko maiatzaren 15a.

Aurten gogoratu naiz, bai, egun horiekin, baina okerreko arrazoiengatik, asteburuan egindako eguraldi negargarriak horretara eraman nau-eta. Pentsatu nahi dut aurten sanisidroak apur bat atzeratu egin direla, eta astelehena ezkero dugun eguraldi hauxe dagokiela maiatz erdiko jaiei. Hala bada, hala biz, eta ez bada, ora pronobis.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/05/19 08:00:55.278 GMT+2
Etiketak: musakola sanisidroak arrasate | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Beste batzuk, berriz, badakigu San Isidroetan zer datorren... eta ez da ona izaten guretako. Normalien fetxa horretatik aurrera gogortzen da polenaren etorrera.

Nork: Iker.2010/05/19 09:27:49.751 GMT+2

Halaxe da, Iker: nire poza, zure zaputza. Zaindu, eta polenak ez diezazula kalterik egin.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/05/19 14:12:57.048 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Errenferentziak:

...net alerts create email alert for goiena.net Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://goiena.net/blogak/faroa/iritsi-dira-sanisidroak", "title": "Iritsi dira sanisidroak - Faroa", "order": "count,badge,retweet" }) Add Topsy Retw...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Iritsi dira sanisidroak - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/05/19 10:42:33.304 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak