Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/01/18 22:00:09.804 GMT+1

Iritsi da Kindle irakurgailua

Kindle iritsi da Atzo etxera iritsi nintzenean, postontzian begiratu nuen —orain hiruzpalau egun abisu bat jaso bainuen Amazonena, esanez urtarrilaren 18an-edo jasoko nuela irakurgailua—, baina han ez zegoen ezer. Etxean, berriz, kaxa bat ikusi nuen egongelan, Amazonen logoarekin, eta orduan bai, jakin nuen Kindle iritsia zela.

Hiru elementu zituen kaxak: Kindle 3.0 irakurgailua (wi-fiarekin dabil), funda eta egokigailua. Aparailua piztea di-da batean egin nuen. Baita wi-fia ezartzea ere. Hortik aurrera, saltseatzen ibili nintzen. Probatzeko, liburu bat erosi nuen, ordainduta, eta minutu bat igaro aurretik, bertan neukan. Ondoren, 36 liburu jaitsi nituen, doakoak, denak klasikoak, eta denak ingelesez.

Lehen begiratuan, ez dauka iBooks aplikazioak duen lilura eta finezia, iPad batean ikusten dugunean, baina irudipena daukat Kindle hau eta biok ondo konponduko garela. Esango dizuet.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/01/18 22:00:09.804 GMT+1
Etiketak: kindle amazon liburuak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Moisesen taulak ala kindle sorpresa?

Nork: olentzero.2011/01/19 11:43:41.433 GMT+1

Kindle sorpresa, duda barik ;-)

Nork: Joxe Aranzabal.2011/01/19 16:27:21.910 GMT+1

Errenferentziak:

...uek lasai igaro ditut, ez dut-eta minik eduki eta primeran zaindu bainaute. Asko irakurri dut —zoritxarrez, ezin izan nuen ospitalera eraman Kindle erosi berria, igandean hilda moduan geratu zitzaidan-eta etxean, seguruenik l...

Erreferentzia: Lau egun ospitalean - Faroa 2011/01/27 22:19:26.657 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak