Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/23 07:54:58.448 GMT+1

Irakurlea

Bitxia da. Qué leer aldizkarian irakurri nuen berri labur bat El lector eleberriaren gainean, eta bertan ikusi nuen Kate Winslet aktorearen aurpegia. Revolutionary road filmean prendatuta geratu bainintzen haren antzezpenarekin, erabaki nuen Bernhard Schlink idazle alemanaren liburua erostea. Eta behin erosita, egun batean irakurri dut.

Hariak erakarri nau, kontatzeko moduak, pertsonaia bakoitzaren bilakaerak… Hunkituta amaitu dut, baina egoera ere halakoxea zen, gogorra.

Liburua irakurri bitartean, ez nuen inondik inora ikusten Kate Winslet Hanna pertsonaiaren larrutan. Hala ere, Elorriora iristen denean, zuzen joango naiz filma ikustera.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/23 07:54:58.448 GMT+1
Etiketak: anagrama lector irakurlea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak