Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/24 07:40:44.943 GMT+1

Into the Wild

Asteburu honetan hiru film ikusi ditut, baina bat geratu zait bihotzean: Into the Wild, film hunkigarria, benetako historia batean oinarritua, eta Sean Penn aktoreak zuzendua.

Filmak mutil gazte baten historia kontatzen du, zeinak, behin graduatuta, alde egiten baitu etxetik, eta AEBetan ibiliko da, batetik bestera, bere ametsetako helmugara iritsi arte: Alaskara. Bidean jende asko ezagutuko du, eta denetariko egoerak bizi izango ditu, baina inoiz ez du iparra galduko Alaskara egin arte.

Film ederra da, niretzat kantu bat askatasunari, baita hori lortzea garesti ordain badaiteke ere. Gaztelaniaz, Hacia rutas salvajes izendatu zuten. Aukera baduzue, ikusi. Hona trailerra, ingelesez eta gaztelaniaz.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/24 07:40:44.943 GMT+1
Etiketak: penn filma alaska | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

 

 

Oraintxe ari naiz filma oinarrituta dagoen liburua irakurtzen gustora asko. "Into the wild" du izena eta John Krakauer kazetariak idatzitakoa da. Sean Penn-ek eskuartean zuen materialari tratamendu aparta eman zion eta film aberatsa sortu zuen. Hainbeste gai sakon ukitzen ditu Chris Mcandless-en odisea pertsonalak!

Film aparta, galdera irekiak uzten dituena airean . Ikusleak erabaki dezala hobekien datozkion erantzunak.

Nork: Aitor.2009/02/24 09:47:01.445 GMT+1

Niri ere asko gustatu zitzaidan. Filma osoan musikak duen presentzia ere oso indartsua da, uste dut kantu gehienak direla Eddie Veder, Pearl Jam taldeko kantariarenak.

Filma ikusi nuenean autobusa zegoen tokia etiketatu nuen Tagzanian: Into the wild bus placement

Nork: Gari.2009/02/24 16:33:50.061 GMT+1
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak