Atzo izan zen Interneten seguru nabigatzeko nazioarteko eguna. Hori zela-eta, ETBk pare bat albiste egin zituen. Horietako batean esatariak esan zuen komeni dela, bai, tentuz ibiltzea Interneten. Izan ere, ez-dakit-non atxilotutako ustezko bortxatzaileak Interneten ezagutu zuen bere biktima.
Entzun duzue inoiz esaten kontuz ibili behar dela El Corte Inglesen, zeren halako hiltzailek bertan ezagutu baitzuen bere biktima, edo ETBn agertzekotan, hobe mozorrotuta agertzea, balizko hiltzaile asko egon daitezkeelako pantailari begira, biktima bila?
Esan liteke hedabide handiek apropos zabaltzen dutela beldurra Interneten inguruan, ondoren neurri bereziak justifikatzeko, gobernuek hartu nahi dituztenak sarea kontrolatze aldera.
2010/02/10 08:00:03.681 GMT+1
Internet, susmopean
Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/10 08:00:03.681 GMT+1
Etiketak:
etb
internet
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...en eskubideak izan edo izan kazetarien lana, doan edo merkeago erostearen uste faltsuan gure herriari min ikaragarria egiten ari gatzaizkio”.Betiko kaka zaharra, kasu honetan zelofan sasi iraultzaileaz jantzita, zertarako eta beldurra e...
Erreferentzia: Vade retro, Internet! - Faroa 2010/02/21 19:28:14.035 GMT+1

Erantzunak
Gogoeta horrekin aritu ginen, gu ere... hain da arriskutsua mundu arrano hau!
Telebista, Obama, autoak, autopistak, hegazkinak, etb... oso onak dira osasunerako.
Nork: ptx.2010/02/10 10:28:18.311 GMT+1
http://www.irratia.com