Internet elkarrizketa da (J. Aranzabal)
Ekainaren 3an hitzaldia egin nuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluan, Huhezin bertan. Aurkezpena
hitzen osagarri antolatu nuenez, eta berau ikusita bakarrik zail izango
denez han esandakoak asmatzea, laburbildu egingo dut zer esan nuen.View more Microsoft Word documents from Joxe.
Hasi nintzen hitzaldia Internet merkatuekin konparatzen, merkatuak elkarrizketak direlako, eta baita Internet ere. Cluetrain manifestua ekarri nuen gogora, eta zelan Internetetik sortzen ari diren lan egiteko molde berriak, adibidez, wiki moldea, auzolan global eta lokal moduan ikusita.
Aztertu nuen zelan egiten duten lan Interneten arrakasta handia izan duten enpresek, Googlek eta Amazonek esate baterako, eta, kontraste moduan, konparatu nuenOrotariko Euskal Hiztegiaren kasuarekin. Jeff Jarvis kazetariari jarraituta, galdera egin genuen: zer egingo luke Googlek bere esku balego Orotariko Euskal Hiztegia kudeatzea? Galdera bera egin genuen Berria egunkariaren kasuan.
Hortik, pasatu nintzen 8. probintzia aztertzera, euskara Interneten sortzen ari den esparrua. Historia apur bat egin nuen, eta iritsi ginen sare sozialetara eta bideo jokoetara, bi esparru non makal samar gabiltzan.
Euskaltzale tipologia berria aipatu nuen, jende gaztearen artean sortzen ari dena, eta Informatikari Euskaldunen Biltzarrean ikus daitekeena. Eta bukatu nuen merkatuetan berriro, merkatu txikietan. Merkatu espezializatuak dauden moduan --txoriak, liburuak eta diskoak saltzeko--, sortu behar dugu beste merkatu bat, esparru bat Interneten euskaldunontzat. Batzuetan merkatu globalean ibiliko gara, ingelesez, zenbaitetan, erdi mailako merkatuetan, gaztelaniaz edo frantsesez, eta sarri, gure merkatu txikian, euskaraz. Gure lana izango da euskarazko hori bizia eta oparoa izatea, merkatu on guztiak bezala.

Idatzi artikulu bat