Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/27 08:07:40.174 GMT+1

Internet bidezko bikoteak

2007an 4.400.000 pertsona ezkondu ziren AEBetan. Horietatik 100.000k Interneten ezagutu zuten elkar. Garbi dago gaur egun ligatzeko Internet erabiltzea ez dela tipo bitxi batzuen kontua, sarearen hasieran jotzen zen moduan. Orduan neskazahar edo mutilzahar erremedio bakotzat jotzen ziren sarea erabiltzen zutenak horretarako, moldakaitzak edo erloju biologikoak ate joka zutenak.

Gaur, ostera, amerikarren %61ek ez du jotzen sarean ligatzea etsi-etsian egindako ekintzatzat. Halaxe dio The Pew Internet and American Life proiektuak. Horren arabera, amerikarren ia erdiak uste du Internet bide egokia dela jendea ezagutzeko. Hori dela-eta, lau amerikar ezkongabetatik batek erabiltzen ditu sarean dauden 1.000tik gora webgune bereziak neskatan edo mutiletan egiteko.

Jendea albo batera uzten ari da lege zaharreko bideak bikotekideak bilatzeko —eliza, erakundeak edo zelestinak—, eta beste batzuk ari da erabiltzen, hala nola lantokia eta Internet. Azken honek leku asko ditu horretarako, esate baterako Match.com eta eHarmony, baina baita gune bereziagoak ere, DateAGolfer kasu, non golf jokalariak bila daitezkeen, Animal Atraction, animaliak maite dituztenentzat edo Positive Singles, non elkartzen baitira ezkongabe seropositiboak.

Eta ez pentsa gizartearen behe mailako jendea ari dela Interneten bikote bila, AEBetan behintzat, ez. Gehienak ondo kokatuta daude gizartean, lan onak eta etxeak dituzte, hirietan bizi dira eta alderdi demokratari ematen diote botoa.

Euskal Herrian
Euskal Herrian oso bestelakoak garela? Baliteke, baina uste baino gutxiago seguruenik. Abuztuan, gehienok oporretan ginela, aspaldi ikusi bako bikote bat ikusi genuen Elorrioko plazan. Mutila Elorrion jaioa da; neska, berriz, Uruguain. Orain sei bat urte Internet bidez ezagutu zuten elkar. Mutila eliza katolikoan bataiatua zen; neska, berriz, juduan. Hala ere, ezkondu egin ziren, eta gaur egun Urugain bizi dira, bi seme-alabarekin. Gure bi lagunak ez dira salbuespena: Interneten sortutako bikote gero eta gehiagotan nahastu egiten baitira nazionalitatea, erlijioa eta etnikotasuna.

Hala ere, Iparragirreren leloa ausartegitzat jotzen dutenek —“Eman ta zabal zazu munduan fruitua”—, aukera dute Kaixomaitia.com webgunean lagun euskalduna egiteko, webgune horrek horixe eskaintzen baitu abiapuntu legez: hurbiltasuna eta euskara.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/10/27 08:07:40.174 GMT+1
Etiketak: aeb ezkontzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ide: AEBetako zorioneko hauteskundeak eta blogosferan izan duten isla Zeberri.com-en martxaz ere aipamena egin dute Joxe Aranzabalen blogeko sarrera hau aitzakia hartuta, internet bidezko &8216;ligeak&8217; eta, bide batez, ligat...

Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2008/11/02 2008/11/04 01:01:15.457 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak