2007/05/04 07:31:17.746 GMT+2
Insignis pinua eta bizkaiera
Aspaldi nerabilen buruan (behin Joan Mari Torrealdairi ere aipatu nion, eta hark, baietz), eta atzo berriro etorri zitzaidan burura, Arrasateko pinudi sartu berriak ikusterakoan: Insignis pinua hedatuta dago batez ere bizkaiera hitz egiten den eremuetan. Zergatik ote?
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/04 07:31:17.746 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Artzi.2007/05/04 09:26:03.155 GMT+2
- eskualdea industrializatzea eta lurrak lantzeari uztea (eta lurrari etekina ataratzeko zuhaitz exotikoen landaketak ugarittu dira)
- eskualde horretan lur eta eguraldi aproposa izatea. Insinis pinua Californiako kostaldetik dator, eta eguraldi epela behar dau (neurri batean, kostaldeko epelaren babesa)
Araban ez dago aukerarik: oindiok lurra lantzen da, eta gainera bertako eguraldia ez da aproposa intsinis piñuarendako.
Nafarroan antzera.
Iparraldeko zenbait eskualdetan haziko litzateke, baina han ere lurra lantzen da oraindik.
Zer geratzen jaku? Gipuzkoa eta Bizkaia. Industrializatuak, eguraldi epelekoak, kostan... Eta ez dot uste Bizkaian Gipuzkoan baino piñu gehiagorik dagonik. Alderantziz: Bizkaian (epelagoa dalako eta aran zabalagoak dittualako) eukaliptusa sartu da, eta Gipuzkoan piñua bakarrik (edo ia bakarrik).
Nork: asier.2007/05/04 10:29:27.764 GMT+2
www.eibar.org/blogak/sarasua
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/04 22:50:18.581 GMT+2
Alde nabarmen-nabarmenik ez. Donostialdean pinadi gutxiago dago, baina baita Bilbo-Uribe inguruan ere.
Nork: asier.2007/05/05 23:52:42.018 GMT+2
Nork: Joxe Aranzabal.2007/05/06 20:46:46.812 GMT+2
Beno, txosten honen arabera, honakoak dira pinus radiata (insifnis) espezieak basoetan dituen ehunekoak:
Bizkaia % 56
Gipuzkoa %40
Gipuzkoako eskualdeak (gehiagotik gutxiagora ordenatuta): Deba Garaia % 61, Deba Beherea % 52, Urola-Kosta % 51, Goierri % 34, Tolosaldea % 29, Donostialdea % 24, Bidasoa % 18.
Nork: Lutz Long.2007/05/07 12:04:14.518 GMT+2
www.blogak.com/