2007/08/30 08:18:21.440 GMT+2
Informazio gainkarga
Uda honetan garbiketa egin dut Bloglines informazio batzailean, eta 90etik 60ra ekarri ditut nire feed
edo informazio iturriak. Horrezaz gain, hainbat hitzetara harpidetu
naiz, Bloglinesek ekar diezadan hitz horien inguruan argitaratzen den
guztia, tartean “information overload”, alegia informazio
gainkarga, arazo bat blogen eta webguneen hazkundeak areagotu duena,
askotan ez baitakigu zelan egin aurre gehiegizko informazioari.
Nork: Joxe Aranzabal.2007/08/30 08:18:21.440 GMT+2
Etiketak:
informazio_gainkarga
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Joxe Aranzabal.2007/08/30 09:57:21.110 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa
Zer moduz doa aurredenboraldia? Nire hala moduz, dedio! Kostatzen zait martxa hartzea (diesel motorra edukitzeagatik izango da).
Kuriosoa iruditu zait 60 jario dituzula jakiteak. Badut beste lagun bat 25 jarioekin konformatzen dena.
Nik 200 inguru izaten ditut normalean, nahiz eta horietako batzuk apenas izan mugimendurik.
Ondo segi.
Nork: iturri.2007/08/30 12:48:15.648 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Aurrekoan ikusi zintudan Gaur8 gehigarrian, oso guapo, eta ganoraz hitz egiten. Hala ere, uste dut aurten ere sufritzea tokatuko zaizula Realaren kontura. Ez dakit, baina somatzen dut hurbilago ibiliko dela 2.B mailatik 1. mailatik baino.
Besarkada handi bat.
Nork: Joxe Aranzabal.2007/08/30 22:21:31.921 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa