Ikasgaiak
Wired agerkariaren iritziz, guk denok, eta gure ikasleek ere bai, badugu zer ikasirik kasu honetatik:
- Ondo aukeratu musika. Nik Haleyk Brasilgo talde baten abesti bat erabili du, CSS, eta deitzen da "Music Is My Hot Hot Sex". Esan liteke letra iPodzale amorratu batek egina dela. Gainera, abestiak badu ezaugarri aproposik YouTuberako: erritmo errepikatua + neska abeslari azentuduna + sexu aipamen etengabeak.
- Ez gastatu produkzioan. Kamerarik ere ez duzu behar. Haleyk sortu zuen bideo hori Applen webgunetik hartutako bideo klipak erabilita.
- Maitasun akritikoa. Enpresa baten arreta bereganatzeko eraginkorragoa da enpresaren produktuei maitasun akritikoa erakustea, gutun bat bidaltzea baino iradokizunak egiten.

Idatzi artikulu bat