Gaur jende asko elkartuko da Bilbon Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren alde, baina irudipena dut hauxe izango dela bere azken aginte aldia. Elementu gehiegi ditu kontra:
Partidu Popularra
Aspalditik saiatu dira popularrak Ibarretxe Ajuria Enetik kentzen. Botu bidez lortu ez dutenean —Ibarretxek jipoi galanta eman zion Mayor Orejari— era guztietako boikotez edo epaileak erabilita ahalegindu dira. Popularrek zikindu nahi dute Ibarretxe bera, eta baita lehendakaritza ere.
Partidu Sozialista
Sozialistek erabaki dute Ibarretxek alde egin behar duela, lotzen baitute Lizarra-Garazirekin eta baita Ibarretxe Planarekin, zeinari ukatu baitzioten izatea ere Madrilgo Parlamentuan. Horregatik, ez dute zirkinik ere egin Ibarretxe joan ez dadin auzitegietara. Umiliazio hori pasarazi nahi diote, bera erretzeko.
Eusko Alderdi Jeltzalea
EAJ amaitzear dago basamortuko zeharkaldia, eta hortik irteteko Partidu Sozialista behar du. Zapaterok bidea erakutsi zion Imazi Maragall Kataluniako lehendakaritzatik kendu zuenean. Gaurko manifestazioa egin beharrekoa zen EAJrentzat, baina urtebete barru Ibarretxe Plana eta auzitegietako afera porrot politiko gisa argudiatuko dira lehendakaria aldatzeko.
Batasuna
Ibarretxe auzipetuko dute Batasunako kideekin hitz egin duelako, baina Batasunak ez du zirkinik egingo Ibarretxeren alde, Baskongadetako txotxongilo buru ikusten duelako.
Ez naiz analista politiko, baina egun hauetan, ohean sukarrak jota nengoela, behin eta berriro etorri zaizkit pentsamendu horiek burura. Baliteke ni oker ibiltzea, baina uste dut Ibarretxeren patua idatzita dagoela, lehendakaritzari dagokionez.
2007/01/29 07:15:14.482 GMT+1
Ibarretxe azkenetan?
Nork: Joxe Aranzabal.2007/01/29 07:15:14.482 GMT+1
Etiketak:
psoe
pp
eaj
ibarretxe
batasuna
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Ardanza ordezkatzean Ibarretxek zalantza ugari sortu ebezan, baina denporagaz ederto uxatu ditu, neure ustez. Etorkizunean zer gertatuko da? Ikusikogu. Lehenik eta behin ea zertan geldituko dan epaiketaren asuntua.
Zeu kalentureak jota, Joxe (ondo errekuperau txo!), Baskistan epaiketitis akutuak jota.
Nork: patxi lurra.2007/01/29 09:16:50.970 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
Ikusiko dugu zer gertatzen den. Zurrumurru hauek ezegonkortasuna dakartzate Lehendakaritzarentzat, eta hortaz Eusko Jaurlaritza guztiarentzat ere. Posibilitate bat izan daitekeena egi bihurtzeko indargarriak izan daitezke txutxumutxu hauek.
Zaindu sukar hori eta hartu patxadaz, rekaidekin kontuz ibili beharra dago-ta. Agur bat.
Nork: Josu.2007/01/29 11:26:08.244 GMT+1
http://www.blogak.com/josu
Nik ere uste dut Ibarretxek duintasunez bete duela lehendakari kargua. Hala ere, gero eta garbiago ikusten dut kendu egingo dutela. Baina nireak ez dira zurrumurruak, Josu, nire irudipenak baizik. Besarkada bat.
Nork: Joxe Aranzabal.2007/01/29 22:09:04.901 GMT+1
Erreflexio interesgarria egin duzu zalantzarik gabe. Ikusiko dugu zer gertatzen den...
Besarkada bat zeuri ere.
Nork: Josu.2007/01/31 13:12:18.827 GMT+1
http://www.blogak.com/josu