Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/05 08:07:27.834 GMT+1

Huheziko kontua eta del.icio.us

Ikasturte honen hasieran Informazio eta Komunikazio Departamenduko kideok Huhezi fakultatean erabaki genuen kontu bat sortuko genuela del.icio.us-en, eta bertan kide guztiok joango ginela gordetzen sarean irakurritako irakurgai interesgarriak. Era horretan hasiko ginen jakintza partekatzen, irakurritakoari dagokiona bederen, gure artean eta ikasleekin batera. Esan eta egin. Sortu genuen kontua eta izena eman genion Huheziko, alegia Huezi + IKO, horixe baita Ikus-entzunezko Komunikazioa karreraren izena.

Hasi ere hasi gara irakurgaiak gordetzen --dagoeneko 277 ditugu hor-- eta sailkatzen, horretarako etiketak erabilita, gehienak komunikazioarekin lotuta. Hori nahikoa ez-eta, Huheziko buletina sortu genuen, egunero-egunero jakin genezan zer motatako irakurgaiak ari garen gordetzen. Eta horretarako IKTeroen tutoriala erabili genuen lotsa barik (Mila esker, bide batez!). Oraindik kostatzen ari zaigu del.icio.us erabiltzea, ez zaila delako, baizik eta oraindik ez dugulako barneratu haren premia eta beharrezko automatismoak.

Nahi baduzue Huheziko zuen del.icio.us sarean sartu —network erabilita— egizue lasai asko, hor gordetakoa ez baita guretzat soilik, nahi duzuen guztientzat baizik.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/12/05 08:07:27.834 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak Joxe, glosategia eta hau bezalako ekimenekin sarean lan egitera ohitzen da jendea.

Baina, zergatik ez duzue sortu kontu bat bakoitzarentzat? Behin tresnaren erabilera ikasita, ez da hobe denon artean etiketa bat partekatzea? Horrela, agian bakoitzak beste gauza batzuk ere etiketatuko lituzke.

Nork: Gari.2008/12/05 09:16:27.714 GMT+1
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak