Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/17 07:39:14.817 GMT+1

Hor konpon hauteskunde kanpainari

Nola betiere aprendiz eta ikasbehar baikara --horrela hasten zuen Estebe Materre idazleak XVII. mendean bere liburu bateko hitzaurrea--, oraingoan erabaki dut --eta hau ni naiz, laurehun urte geroago--, hor konpon egingo diedala irratiek, telebistek eta egunkariek hauteskunde kanpainari eskaintzen dieten tarteei. Aspertuta bainago antzezpenaz, pentsatu dut hobe dela osasuna babestea, mezu toxikoak irenstea baino. Oraingoz, bego horretan.

Nork: joxe.2009/02/17 07:39:14.817 GMT+1
Etiketak: hauteskundeak materre | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Guztiz ados nago horrekin. Ni ere nazkatuta nago horregaz

Nork: Iñaki.2009/02/17 16:18:30.316 GMT+1

Nere botoa duzu. Hauteskunde garai honetan entzun dudan ideiarik onena.

Nork: xabi.2009/02/18 22:01:21.696 GMT+1
www.hitzakdantzan.com

Ados, baina botorik emango dozue?

Nork: sherlok.2009/02/20 10:35:12.057 GMT+1

Nik martxoaren 1ean bertan erabakiko dut zer egin.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/20 16:19:36.196 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak