Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/07/07 07:33:10.811 GMT+2

Hiru blogari

Aspaldiko partez, atzo goizeko 10:00etan arineketan egitera irten nintzen. Berrogei minutu geroago itzuli nintzenean, Euskadi Irratia piztu eta hiru blogariren jarduna entzun nuen, gustura entzun ere, Josu Mendikutek, Jozulinek eta Patxitraperok gauza interesgarri askoak esan baitzituzten.

Ordu erdian hiru blogarik —uste dut datorren astean beste bi izango direla, oker ez banago— joko handia eman dezakete hemendik aurrera. Atzo, behintzat, Arantxa Artzek zuku ona atera zien. Zorionak!

Nork: Joxe Aranzabal.2008/07/07 07:33:10.811 GMT+2
Etiketak: amarauna euskadi_irratia | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez du inork grabaziorik egingo eta sareratuko hauekin?

Nork: Luistxo.2008/07/07 09:42:32.521 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo/

Eskertuko nuke nik ere hauen jarduna entzutea.

Nork: 27zapata.2008/07/07 10:23:04.431 GMT+2
www.blogari.net/27zapata

Lehen ere web bidez bakarrik entzuten nuen... ondo legoke bai, baina egingo dutenak blogariak izan badaitezke ere ez legoke gaizki EITBk (ere) egitea, ez?

Nork: Iban Arantzabal.2008/07/07 12:37:42.249 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Eurek egin beharko dute, ordenagailuan grabatuta, bestela ez dut uste Euskadi Irratiak egingo duenik. Orain arte, behintzat, ez du horrelakorik egin. Eta interesgarria izango litzateke, bai, saio hori entzungai izatea sarean, beti ez da-eta posible irratian entzutea.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/07/07 15:37:49.328 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Ez al duzue Patxitrapero ezagutzen ala?
http://patxitrapero.blogspot.com/2008/07/zpbm-mugimenduaren-aktibista.html

Nork: azpi.2008/07/07 17:26:04.419 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak