Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/02 08:09:00.200 GMT+2

Hiru belaunaldi

Hiru kantari handi Joan den asteartean Xabier Lete eta Fermin Muguruza izan genituen fakultatean, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko graduondokoan. Zoritxarrez, Xabier Leteri ordu erdiz entzun nion soilik, eta Fermin Muguruzari ezta hori ere.

Hala ere, gogoan izango dut luzez Eñaut Elorrietak Xabier Leteri egin zion aurkezpena, bere etxean Xabierren poesiak eta abestiek eragin handia izan bide baitzuten. Amaieran, eta abisu barik, Eñaut Izarren Hautsa hasi zen kantatzen, a capella, Xabier aurrez aurre zeukala, eta gu denok adi-adi. Oilo ipurdia egin zitzaidan omenaldi hunkigarri hartan. Uste dut beste guztiak ere halaxe zeudela, hunkituta, eta, bukatutakoan, txalo zaparrada beroa eskaini genien biei ala biei.

(Argazkia: Edurne Balzategi)

Nork: Joxe Aranzabal.2008/05/02 08:09:00.200 GMT+2
Etiketak: elorrieta lete muguruza huhezi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Handia da Xabier Lete, handia da ere Fermin Muguruza. Baina Ken7 talde txatxuaren kantaria horien ondoan jartzen atrebitzea ere...

Nork: manu.2008/05/04 12:17:52.854 GMT+2

Hiruretatik bik ibilbide luzea dute, Manu, zuk aipatu dituzunak. Hirugarrena gazteagoa da, eta hasi da bere marka uzten. Niri, behintzat, izugarri gustatzen zait.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/05/04 21:57:31.946 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Errenferentziak:

...tzaren Transmisioa aditu tituluan hitz egitera. Orduan hitzaldi akademiko samarra egin zuen, nahiz eta ordu erdi bat soilik entzun nion. Egun hartakoa da goiko argazkia, Edurne Balzategik atera zuena. Uste dut argazki ...

Erreferentzia: Xabier Lete gogoan - Faroa 2010/12/06 16:43:14.089 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak