Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/06 07:09:18.785 GMT+2

Hillary ere hormaren alde

Nork esango zukeen, baina Hillary Clintonek ere alde bozkatu zuen, Mexiko eta AEBen artean horma bat eraikitzeko. Zer hintzen eta non hago!


Nork: joxe.2006/10/06 07:09:18.785 GMT+2
Etiketak: hillary aeb horma mexiko | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez dakit zer dela eta harritu behar dugun, han alderdi batean zein bestean eskuindarrak baino ez daude-eta. Aldea: muturrekoak edo moderatuagoak. Zein da AEBko emakume eredua, Hillary lako errubia zuri irabazlea, ala horma hori gainditu beharko dituzten beltzaran galtzaileak? Laster Europan ere itsasoan bertan hesi bat altxatzen ez badute, pozik egon beharko dugu...

Nork: asel.2006/10/07 11:15:24.838 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/asel/

Arrazoi duzu, Asel, eta hona ere badatorkigu hormak nonahi eraikitzeko nahi hori, batez ere ateak ixteko kolore iluneko jendeari.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/07 12:36:09.936 GMT+2

ni benetan nazkatuta nauka mendebalde berekoi eta suntsitzaile honek, guztiaren jabe sabela ondo beteta, zilborrari begira. Ordaina jasoko dugu, jasotzen hasi ez bagara, eta sortu dugun piztia ultrakapitalista horrek berak irentsiko gaitu lehenago edo beranduago. Bitartean, telebistari begira denok pozik...

Nork: asel.2006/10/07 13:32:52.326 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/asel/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak