Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/12/03 07:49:08.754 GMT+1

Herri galdeketan

Atzo bozkatu egin nuen Elorrioko herri galdeketan. Ez nintzen oso itxuroso joan, herren nenbilelako, baina joan egin nintzen kiroldegira nire iritzia ematera. Ezetz bozkatu nuen, ez dudala gura AHT bat hiriburuetan bakarrik geratuko denik eta garraio astuna arinduko ez duenik (uste baitut ipuin bat dela lastertasun handiko trenak ez-dakit-zenbat-mila kamioi erretiratuko dituela gure errepideetatik, gauza bat baita tren bidezko garraio astuna —motela—, eta beste bat bidaiarien tren lasterra). Eskerrik asko antolatzaileei galdetu izanagatik.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/12/03 07:49:08.754 GMT+1
Etiketak: galdeketa elorrio aht | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Joxe, eskerrak eman dizkiezu antolatzaileei. Eskertzekoa baita, izan, herritarrei iritzia emateko aukera eskaintzeko egin duten ahalegina.

Baina, eta kale egin nahi nuke, antolatzaileei sakrifizio pertsonala ere eskertu beharko diegu, gauzak aldatzen ez baditugu.

Datorren hilean Soto Del Real-en sartzen badituzte, asaldatu, asaldatuko gara (oraindik asaldatzeko gai izango ahal gara!), baina harritu ez...
Beste batzuk gutxiagogatik 9-11-13-18 urterako eraman dituzte etxetik... Ez dago eskubiderik.

Nork: dENiS.2007/12/03 12:43:50.853 GMT+1
http://twitter.com/deniselortza

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak