Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/02/17 08:00:23.528 GMT+1

Heldugabea vs heldua

Irakurtzen ari nintzela J.D. Salinger idazle hil berriaren Zekale artean harrapaka, ustekabean esaldi hau aurkitu nuen, eta bueltaka dabilkit oraindik ere:
  • Gizon heldugabearen ezaugarria kausa baten alde nobleki hil nahi izatea da; gizon helduarena, aldiz, kausa baten alde umilki bizi nahi izatea. (235. or.)

Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/17 08:00:23.528 GMT+1
Etiketak: salinger elkar | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskerrik asko, Joxe, aipuarengatik. Ematen du, bai, zer pentsatua. Esaldiaren jatorrizko egilea Wilhelm Stekel austriar psikologoa dugu: http://en.wikiquote.org/wiki/Wilhelm_Stekel Egilea beste bat izateak ez dio batere indarrik kentzen, baina nori berea...

Nork: Xabier.2010/02/17 12:03:31.052 GMT+1
http://nonahi.blogspot.com/

Eskerrik asko zuri, Xabier, zehaztapenarengatik. Esaldiarekin geratu nintzen, baina ez egilearekin. Zure erantzuna irakurrita, begiratu dut berriro liburuan, eta arrazoi duzu: Wilhem Stekelek esan zuen hori.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/17 18:17:15.497 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak