Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/11/08 08:00:47.463 GMT+1

Hamar baliabide interesgarri Kindle-erako

Gauza bat da irakurgailu elektroniko bat erostea, eta beste bat, berau ganoraz erabiltzea. Horretarako, denbora apur bat behar izaten da, irakurgailua erabili eta zelan dabilen ikasteko. Hala ere, ondo etortzen da zenbait baliabide eskura izatea, elementu lagungarri gisa.

Gaurkoan, 10 lotura ekarriko ditut hona, denboran barrena karpeta batean bildu ditudanak nire gogokoen barran, Firefoxen, “Kindle” izenarekin. Hala ere, hemengo zenbait gune interesgarriak izan daitezke Kindle barik, beste irakurgailu bat dutenentzat ere.
  • Kindle txuleta. Horrela deitu dut, bertan informazio piloa agertzen delako, zelan erabili Kindle irakurgailua.
  • Amazon.es. Zerbait erosiko banu gaztelaniaz, hor erosiko nuke. Balio du, halaber, informazioa jasotzeko hainbat liburu edo diskoren inguruan.
  • Kindle blog. Informazio piloa eskaintzen du Kindle irakurgailuaren inguruan.
  • Kindle popular classics. Amazonek doan eskaintzen dituen liburuak, gehienak klasikoenak, eta ingelesez.
  • Project Gutenberg. Hemen ere doako liburuak agertzen dira.
  • Susa liburu elektronikoak. Orain dela gutxi irekitako gunea. Bertan, liburu guztiek balio dute 3,5 euro eta DRM barik datoz.
  • Armiarma liburu elektronikoak. Euskal klasiko asko --baita literatura unibertsaleko zenbait ere--, PDF eta ePUB formatuetan.
  • Gurebook. Euskarazko liburu elektronikoen denda. Hemen liburuak garestiagoak dira, eta DRM daramate.
  • Free ePUB DRM Removal. Sekula ez dut erabili, baina gune honek aukera ematen du liburu bati DRM giltzarrapoa kentzea
  • Books-Prime elegible. Prime kontua sortzen dutenentzat, Amazonek liburu sorta handia eskaintzen die merkeago.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/11/08 08:00:47.463 GMT+1
Etiketak: kindle amazon liburuak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

eskerrik asko txuletagatik.

Nork:  Marian.2011/11/08 22:31:23.493 GMT+1

kaixo joxe!
kindle-a erostekotan naiz, baina kezka bat dut.
DRM-a propioa duela kontutan hartuta, zer egin Gurebook-eko liburuekin adibidez? (zuk jarritako esteka ez dabil)
Nola erosi Susakoak ez direnak?
eskerrik asko

Nork: oier.2011/11/14 19:44:05.007 GMT+1

Ezin dizut esan, Oier, zeren sekula ez dut erosi Gurebook-en eta inoiz ez dut krakeatu liburu bat. Sorry.

Nork: Joxe Aranzabal.2011/11/14 22:09:51.333 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak