Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/12 07:45:25.503 GMT+1

Hamar atsotitz gustuko

Betidanik erakarri naute esaera zaharrek, atsotitzek. Hainbeste, non garai batean, orain 30 bat urte, Eskola Politeknikoan nenbilela irakasle, Mondragoen, zerrenda luze bat bildu, eta Zakilixuten zenbait komikirekin apaindu bainituen, hark ere atsotitz piloa erabiltzen baitzituen.

Orduko zerrenda hari begira, hamar esaera zahar aukeratu ditut, gustuko ditudalako:
  • Etxeko anderea nongo, gure aireak hango
  • Apaizak azken hitza bere
  • Haurrak hazi, nekeak hasi
  • Ororen nahiz, oro gal
  • Puta semea, on bada benturaz, gaizto bada sorkuraz
  • Lan lasterra, lan alferra
  • Pilotan eta emakumearekin, kontuz faltarekin
  • Itsusi guztiak ederzale
  • Hobea, maiz, onaren etsai
  • Hil hadi, goratuko haute

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/12 07:45:25.503 GMT+1
Etiketak: atsotitzak euskara | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Niri aitari ikasitako bi gustatzen zaizkit, ez dakit berez atsegin ditudalako ala aitari ikasitakoak direlako:

- kastatik azeria mutur zuria

- haritzaren ezpala, haritzezpala

Nork: Elena Laka.2009/03/12 10:36:33.190 GMT+1
http://eibar/blogak/elena

Politak, Elena, oso politak. Eskerrik asko!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/12 13:32:35.647 GMT+1

Errenferentziak:

...tateko notak eta entzuten den musikaren arteko erlazioa aurkitu duena; Japonian probatzen ari diren errobot-irakaslea; Joxe Arantzabalen atsotiz bilduma&8230; eta Josiren erritmo karibeñoa. Zertan ibiliko da gizon hau i...

Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean 2009/03/15 2009/03/15 18:33:57.441 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak