Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/27 08:12:25.182 GMT+2

Hagin bat gutxiago

Urte asko dira azken hagina atera zidatenetik. Atzo arte, bat eta berau luzea atera zidaten-eta. Nire adinean, gainera, ez daukat Agirre sagutxoaren pozgarririk. Poltsa bat bete izotzarekin konformatu behar, eskuin masaila puztu ez zekidan. Horrela nengoela, aspaldiko oroimenak etorri zitzaizkidan gogora, zelan aldatu den nire jarrera dentisten aurrean.

Haurra nintzela, lasai joaten nintzen haginlariarengana. Nerabe egiteaz batera, ordea, eta zergatik ez dakidala, izua sartu zitzaidan, eta ahalik eta gutxien joaten nintzen hura bisitatzera. AEBetan eta Kanadan berreskuratu nuen lasaitasuna dentisten aurrean. Orain, berriz, hezur-muinaren transplantearen ondorioz, ahoa oso sentibera geratu zait, eta galdu egin du malgutasuna. Hori dela-eta, sarri luzeak eta minberak egiten zaizkit dentistaren aurreko saioak, atzokoa bezala, nahiz eta dentista bera saiatzen den ahalik eta gozoen lan egiten. Gaur, ostera, hobeto nago.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/04/27 08:12:25.182 GMT+2
Etiketak: haginak haginlaria dentista | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ba animo joxe. Niri antzerako paresido gertatzen zait dentistaren asuntoarekin. Ikara diot gehien bat. Aginetako minari ederto eusten diot, baina dentistarengana joan beharra....

Ahoan mina eta poltsikoan....  uuuuui!!!

  Besarkada bat hiruroi


                Aitor-Ana

Nork: Aitor.2010/05/01 09:31:13.078 GMT+2

Errenferentziak:

... Links and tweets Tweets only Your email address (required): Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://goiena.net/blogak/faroa/hagin-bat-gutxiago", "title": "Hagin bat gutxiago - Faroa", "order": "count,badge,retweet" }) Add Topsy Retweet Button...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Hagin bat gutxiago - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/04/27 09:50:07.672 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak