Atzo galdu egin zuen lau t’erdiko finala, baina niri Abel Barriola gustatzen zait, zer egingo diogu bada! Iruditzen zait kirolari aparta dela: dotorea, gogorra, ikusgarria, ausarta… eta euskaldun petoa. Erraz identifikatzen naiz berarekin.
Horregatik, atzo bereziki eman zidan pena galdu zuenean, ez berari bestekoa hala ere —ezin izan zuen elkarrizketa amaitu telebistaren aurrean—, bai bainekien urte eta erdi oso gogorrak bizi izandakoa zela, min hartuta infernutik irten ezinik, eta hori gaindituta, lau t’terdiko finalean plantatu zelako, onenen pare.
Ez etsi, Abel, motibo asko dituzu-eta harro egoteko. Pilotari handia zara, eta txapeldun handiagoa. Biba zu!
2010/12/13 08:00:29.182 GMT+1
Gora Abel Barriola!
Nork: Joxe Aranzabal.2010/12/13 08:00:29.182 GMT+1
Etiketak:
pilota
lauterdikoa
barriola
finala
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...ly=1&sort_method=influence"> 1 Influential $(window).load(function(){$('#side-ad-block').oneriot_ads();}); Gora Abel Barriola! - Faroa goiena.net/blogak/faroa/gora-abel-barriola – Erreferentzia: Twitter Trackbacks for Gora Abel Barriola! - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/12/13 09:36:12.116 GMT+1

Idatzi artikulu bat