Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/12 07:27:00.388 GMT+1

Google, oroimenaren makulu

Atzo gertatu zitzaidan. Lagun bati bidali nion mezu elektroniko bat, eta hor Gurutze Irizarren izena aipatu behar nion. Baina idazteko orduan, ezin gogoratu Gurutzeren izena. Ezin nuen sinistu: Gurutzeren aurpegia ikusten nuen argi eta garbi, gogoan nituen haren neba-arreba zenbaiten izenak, baina ezin harenaz gogoratu.

Orduan bururatu zitzaidan Googleri laguntza eskatzea. Idatzi nuen "Irizar + Sahara", eta han aurkitu nuen behar nuen erantzuna: Gurutze. Arnasa hartu nuen. Eskerrak adimenak modu bat baino gehiago dituela jopuntu batera iristeko, kasu honetan zeharka, nekizkien bi elementu erabilita ("Irizar + Sahara"). Pentsatu nuen, orobat, Google bezalako bilatzaile bat inguruan edukitzeak eramangarriagoa egin dezakeela nire zahartzaroa, oroimenak kale egiten duenean batez ere.

Nork: Joxe Aranzabal.2007/01/12 07:27:00.388 GMT+1
Etiketak: irizar google gurutze | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez da  Googleren beharrik izango Joxe. Zure bizibloga izango dezu.

Nork: Patxi.2007/01/12 09:06:54.136 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Zahartzaroaren sintomak dira horiek, urteak aurrera doaz eta buruko neuronak berriz atzera.Lasai hartu aldaketa, eta google alboan eduki.

Nork: isis.2007/01/12 09:28:29.702 GMT+1
www.blogak.com/isis

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak