Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/29 11:25:28.141 GMT+1

Google Maps Navigation

Gaur bertan aurkeztu da Google Maps Navigation, GPS sistema bat ahotsaren aginduei erantzuten diena eta Android sistema eragilean ibiliko dena. Google Maps Navigation aplikazioak eskaintzen ditu Tom Tom edo geolokalizazioa eskaintzen duten beste enpresa batzuen zerbitzu berdintsuak, baina erabat doan. Kontuan hartuta Tom Tom AEBetan, adibidez, 900 dolar ere kosta daitekeela, ez da harritzekoa enpresa horren akzioak %17 jaitsi izana burtsan, Googlek bere aplikazioa iragarri bezain laster.

Oraingoz, Android sistema eragilean erabiliko da Google Maps Navigation --Motorola enpresaren Droid telefono adimendunak izango du primizia--, baina dagoeneko iragarri dute laster erabili ahal izango dela beste telefono adimendunetan ere.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/10/29 11:25:28.141 GMT+1
Etiketak: maps google navigation tom-tom | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak