Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/28 08:19:55.478 GMT+1

Glosategia zabalduz doa

Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko talde baten glosategia izan behar zena, zabaltzen doa beste unibertsitateetara. MUtik kanpo lehena sartzen izan zen Edorta Arana, Euskal Herriko Unibertsitatekoa, baina haren ondoan etorri dira Josu Amezaga (EHU), Arantxa Gutierrez (EHU), Uxune Martinez (UEU) eta IƱaki Zabaleta (EHU). Sartu dira, eta hasi dira lanean, hitzak eta definizioak osatzen. Bejondeiela denei!

Bi atal gehiago
Bestetik, glosategiak bi atal gehiago ditu atzo ezkero: Dokumentazioa eta Bideo Jokoak, biek gero eta lotura handiagoa izango dutelako gure ikasketetan.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/10/28 08:19:55.478 GMT+1
Etiketak: glosategia mu ueu ehu huhezi | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zinez lan ederra egiten ari zaretena. Zorionak! Glosategiaren  lehenengo emanaldia blogean eman zenuenean, ez nintzen konturatu, baina orain, wikian irakurtzean, beste iradokizun bat etorri zait burura.

Uste dut egokiagoa litzatekeela sarrera-buruaren lehenengo letran xehea eta larria bereiztea, hitza idazteko moduaren arabera, eta ez sarrera-buru guztiak letra larriz hasi.

Hau da:

ADSL.
Amazon, Inc.
baina
alargun.

Honek, bestek beste, balioko luke zenbait hitz nola idatzi behar diren errazago jakiteko: internet edo Internet, adibidez.

Nork: Ricardo.2008/10/28 21:17:24.719 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia

Mila esker, Ricardo, zure proposamenarengatik. Aztertu dugu geure artean, eta erabaki dugu onartzea. Beraz, poliki-poliki hasiko gara aldaketak egiten, eta aurrerantzean zuk proposatzen duzun moduan idazten. Segi ondo.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/10/30 12:49:58.346 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak