Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/29 07:29:37.921 GMT+2

Glosategia Komunikazioaren gainean

Glosategiaren logoa Hona hemen beste glosategi bat, Glosategia Komunikazioaren gainean, aurrekoa baino askoz ere osoagoa, izan ere, Tipografiaren gainekoa hemen txertatuta baitago. Glosategi honen edukiak irekiak dira.

Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko irakasle talde batek egin dugu glosategi hau, Informazioa eta Komunikazioa departamendukoak, eta hor jasoko ditugu jakintza arlo horretan gehien erabiltzen diren hitzak, atal hauetan banatuta:
  • Diseinua
  • Ikus-entzunezkoak
  • Informatika
  • Internet
  • Kazetaritza
  • Komunikazioa
  • Komunikazio korporatiboa
  • Tipografia
Glosategi bat izan arren, oso erraza da bertan nabigatzea, wiki hau hiztegi baten moduan antolatuta baitago, alfabetoaren hurrenkeran, eta erabiltzaileak orri guztietan izango baitu aukera nahi duen letran klik egiteko.

Uste dugu glosategi hau baliabide interesgarria izango dela Komunikazioaren inguruan dabiltzan irakasle, ikasle zein profesionalentzat.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/09/29 07:29:37.921 GMT+2
Etiketak: glosategia huhezi komunikazioa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Ederra, Joxe!

Zorionak! ez dakit sareratzea asko kostatu zaizuen, baina benetan merezi zuen. Aupa zuek!

Bide batez seguru wikien jarraitzaileak sortu dituzuela Huhezin!

Nork: Gari.2008/09/29 08:18:40.950 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Eskerrik asko, Gari. Sareratzea nahiko erraza izan da, PBwiki oso intuitiboa delako. Denbora gehiago behar izan dugu hasierako edukia sartzeko. Hemendik aurrera, dena errazago joango da.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/09/29 09:06:25.654 GMT+2

Ideia ona, benetan…
Zorionak!!!

Nork: Juanjo Brizuela.2008/10/04 17:13:33.425 GMT+2
www.yellowing.net

Errenferentziak:

...tean. Ekitaldia hasi orduko ikusi nuenez luze joko zuela, mapa kontzeptual bat egiten hasi nintzen gure departamenduan sortu berri dugun Glosategiaren inguruan: zertarako, zabalkundea, barne sustapena, erabilerak, et...

Erreferentzia: Tostoia 2.0 - Faroa 2008/10/09 21:52:23.309 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak