Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/23 07:31:40.520 GMT+2

Gizakom bloga piztu dugu berriro

2005eko apirilean sortu zuen Mondragon Unibertsiatearen Huhezi fakultateak Gizakom izeneko bloga, helburu batekin: informazioa zabaltzea fakultate honetako Giza Zientzien inguruan. Bi urtez, txintxo elikatu genuen bloga, harik eta Huhezik webgune berria plazaratu zuen arte. Harrezkero, lo egon da.

Hemendik aurrera, berriz, Web 2.0 irakaskuntzan, gai hori landuko dugu Gizakom blogean: gure ikasleekin izandako esperientziak, beste toki batzuetan jasotakoak, irakurgai interesgarriak... Kontua da gure irakasleek izan dezatela beste erreferentzia bat, eta bertan aurki dezatela informazioa eta ideiak zelan mamitu teknologia berri hauek irakaskuntzan.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/06/23 07:31:40.520 GMT+2
Etiketak: gizakom huhezi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak