Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/11 08:08:06.434 GMT+2

Gazte

Gure gazteak mundu digitalean murgiltzen diren neurrian, sortzen ari dira “hizkuntza digital” bat. Euskaraz adibiderik argiena izango da Kike Amonarrizek-eta sortu zuten SMS hiztegia, non ispilatzen baita gure gazteen hiztegia esamesak idazteko orduan.

Ikusi nahi baduzue ingelesez zelako aldea dagoen hizkuntza estandarra eta hizkuntza digitalaren artean, bada webgune bat, The AOLer Translator, non sartzen baduzue esaldi bat, ingeles estandarrean, aplikazioak itzuli egingo dizue 12 urteko gazte batek idatziko lukeen moduan.Adibide bat:
  • Today I will go to the bookstore, because I want to buy a CD about Spielberg´s latest movie. Would you come with me?
Nik horrela idatzi nuen goiko esaldia, baina itzulgailuak beste hau eman zidan:
  • 2DAY I WIL GO 2 TEH BOKS2RE B/C I WANT 2 BUY A CD ABOUT SPEILBRG´S LAETST MOVEI!1!111!1! OMG WTF WUD U COMA WIT M3?????? WTF LOL
Zuek ere egin proba, jolas polita da-eta, eta laguntzen du ulertzen hizkuntza guztiak, ez bakarrik euskara, zenbateraino aldatzen ari diren teknologia berrien eraginez.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/09/11 08:08:06.434 GMT+2
Etiketak: hizkuntza_digitala esamesak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Espero dot 12 urteko horren SMS lagun baterntzako izatia eta ez ama/aitta/izeba-ntzat, ze bestela WTF LOL (What the f*ck, Laughing out loud), sobra antzera geraketan da, ezta?

Nork: pineapple.2008/09/11 11:11:10.438 GMT+2

Euskaraz --edo euskañolez-- interneten gazteek nola idazten duten ikusteko toki polita da fotolog-a. Urteak daramatzate gazteek beraien hizkuntza digitala garatzen, baina messengerra eta smseak elkarrizketa "pribatuak" ziren besteontzat, eta ezin haietan sartu. Fotolog-ak ordea denon agerian jarri du hizkera hori:
  • "8urte hauetan kston pedorrua izn tzean arren Onon entzutenun bakoitzen kston ilusiua ite zilako.... ndndpaxa eguna!"
  • "itzi, nd eztaaa?? alaxee esperoooot!! bengaa, ndnd segi ta eoongoaa!! muxuuu andi baaaT!! itzi wapaaaaaaaa"

Nork: oier.2008/09/11 11:16:12.180 GMT+2
http://eibar.org/blogak/oier

Ez naiz batere aditua euskarazko SMSen kontua, eta zalantza bat dut: Kike Amonarrizen SMS hiztegian "gure gazteen hiztegia esamesak idazteko orduan" islatzen da, ala Amonarrizek lan horretan gure gazteek esamesak idazteko hiztegi bat asmatu/proposatu du?

Nork: Ricardo.2008/09/11 15:10:47.668 GMT+2
http://www.blogari.net/filoblogia

Pineapple, ez dakit zer esan WTF LOL horri buruz; izan liteke programatzailearen adar jotze bat, edo ispila lezake AEBetan gaztetxoek darabilten hizkuntza, ez nuke jakingo esaten.

Oier, fotologena oso iradokizun zuzena da, niretzat aurkikuntza bat. Eskerrik asko, zeren aurrerantzean kontuan hartuko ditut hizkuntzaren bilakaera aztertzeko orduan.

Ez nago seguru, Rikardo, baina pentsatzen dut Kikek-eta proposamen bat egingo zutela,  gazteen erabileran oinarrituta.

Mila esker hirurei, balio handia erantsi diozue-eta hemen idatzitakoari.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/09/11 19:28:20.745 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Errenferentziak:

...este diccionario multilingüe;  incluso nos cuenta en euskera Joxe Arantzabal que existe un traductor ...

Erreferentzia: Heziberri - La educación del futuro 2008/10/03 17:58:38.747 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak