Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/14 08:51:34.974 GMT+2

Gau luzea

Uste nuen ez nuela agoantatuko partida osoa, atzo iluntzean Athleticek eta Barçak Valentzian jokatutakoa, gaur betiko moduan jaiki behar nintzelako, baina iltzatuta egon nintzen telebistaren aurrean, ordenagailua altzoan nuela.

Ondo hasi zen Athletic, presionatzen eta gola goiz eginda, baina poliki-poliki, Barçako jokalariak nagusitu ziren, ia erabat jabe egin arte. Hala ere, Athletic zaleak pozik egon daitezke, inoizko Barçarik onenaren kontra galdu baitzuten.

Sustatuk eta Berriak antolatutako foroa, oso bizia ikusi nuen, interesgarria. Eta Elorrion bizi izan zen giroa, gogoangarria: herri oso bat zutik, Athletici arnasa eman guran. Esango nuke Euskal Herria ere halaxe egon zela.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/05/14 08:51:34.974 GMT+2
Etiketak: athletic barça sustatu berria | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

TVEko errealizazinoarena be herri baten islada dala esango nuke, herri espainiarraren zati handi batena behintzat, umearena egitea alegia: belarriak estali eskuekin nahi ez dabena (espainiar ikurrei kataluniar eta euskaldun askoren errefusa zaratatsua) ez entzuteko. Errealitateari iges egitea, nazionalistoi hainbestetan leporatutakoa. Eta horren ordez espainiar ereserkia sentitzen dauan zale zuri-gorri bakarrenetarikoa topau eta lelengo planoa emon. Oraingo espainiar gobernua ez zan sozialista eta Zapatero jaunak gidatutakoa? Edo oraindino Aznarren izpirituak Moncloa aldean segitzen dau?

Aupa Athletik eta, batik bat, aupa Real!!

Nork: patxi lurra.2009/05/14 11:55:58.088 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak