Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/04/29 08:25:39.355 GMT+2

Garaipenean eredu. Porrotean, ez hainbeste

Atzo triste oheratu nintzen, ikusita Barça zelan geratu zen kanporatuta, Inter Milangoari 1-0 irabazita eta ikusita zein gaizki erantzun zion porrotari: Interko jokalariak hasi zirenean euren balentria ospatzen, Barçak piztu egin zituen zelaiko ihintzagailuak. Valdesek ere, lepotik oratu zion Mourinhori, sutan honen jarrerarekin garaipena ospatzeko.

Garbi dago Interren estiloa ez dela ikusgarria, eta atzo hamar jokalari jarri zituela defendatzen, baina talde bakoitzak aukeratzen du nahi duen taktika. Interrek egin zuen komeni zitzaion partida. Eta Barçak atzo ez zuen asmatu berea egiten. Argi dago, halaber, aurten Barça ez dela ibili iaz bezain ondo.

Nahiko nuke atzoko porrotetik Barçak ikasiko balu porrotean ere eredugarri izan behar dela, porrota, berez, beti mingarria den arren.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/04/29 08:25:39.355 GMT+2
Etiketak: barça inter champions | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Txiste ugari atzoko partiduari buruz baina nik bakarra jarriko dut adibide gisa:

Zelaian kokatuta dauden bozgorailuetatik honakoa entzun zen: El autobus con matricula MOU2010 que esta aparcado en el area por favor que su chofer pase a retirarlo... Gracias.

Nork: piban.2010/04/29 10:11:11.665 GMT+2
http://goiena.net/blogak/leihoa

Errenferentziak:

... Links and tweets Tweets only Your email address (required): Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://goiena.net/blogak/faroa/garaipenean-eredu-porrotean-ez-hainbeste", "title": "Garaipenean eredu. Porrotean, ez hainbeste - Faroa", "order": "cou...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Garaipenean eredu. Porrotean, ez hainbeste - Faroa [goiena.net] on Topsy.com 2010/04/29 13:24:25.426 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak