Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/08/12 12:16:21.622 GMT+2

Galderarik gabeko prentsaurrekoak

Gero eta gehiago hedatzen ari dira galderarik gabeko prentsaurrekoak. Pertsona edo talde batek deitzen die kazetariei, baina ez die aukerarik ematen galderarik egiteko. Azken adibidea: Mikel Astarloza txirrindulariaren adierazpena, bere ustezko positiboa dela eta.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/08/12 12:16:21.622 GMT+2
Etiketak: astarloza prentsaurrekoak berria | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Joxe,
Interesgarria hausnarketa.
Argi dago, komunikazio sailen helburua maiz ez dela komunikazio garbi bat ezartzea hartzailearekin, ezta hartzailea partehartzaile bilakatzea baizik. Komunikazio estrategiak baino, marketin estrategiak dira, ezer argitzea baino, beren tesiak eta "marka irudia" indartzeari begirakoak (kasu honetan, "marka irudia" salbatzea esango nuke). Ez dira prentsaurrekoak, antzezpenak baizik.

Nork: haritz.2009/08/12 13:11:38.203 GMT+2
http://euskaltube.com

"Baizik" hori soberan dago... ;)

Nork: haritz.2009/08/12 13:12:24.769 GMT+2
http://euskaltube.com

Hortxe jo duzu jopuntuan, Haritz. Antzezpenak dira, baina tartean desitxuratu egin dituzte, guztiz, prentsaurrekoak. Kazetariak soberan daude horrelakoetan.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/08/12 15:45:11.343 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Facebook-en gai honen inguruko talde bat ere badago, Zabaldun jakinarazi duten bezala.

Nork: Haritz.2009/08/13 03:44:01.955 GMT+2
http://euskaltube.com

Espainiako blogosferako kazetari eta komunikazio aditu ezagunenetakoak, Juan Varelak, berriki aldarrikatu du manipulazioaren aurkako konpromisoa bere blogean. Demokrazia eszenikoa eta figuranteen kazetaritza gisa definitu du egoera.

Nork: iturri.2009/08/13 22:21:24.697 GMT+2

Público egunkariko zutabegile bat ere gauza berari buruz aritu da: http://blogs.publico.es/joseaperez/55/sinvanguardias/

Nork: e-gor.2009/08/14 08:55:07.025 GMT+2
http://eibar.org/blogak/e-gorblog

Eskerrik asko denoi zuen ekarpenengatik. Gaia puri-purian dago, eta ez da harritzekoa alarma eragitea kazetarien artean.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/08/14 22:35:42.198 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa

Ikusita Euskaltube ez dabilela, Goear webgunera igo dut hemengo audioa.

Nork: Joxe Aranzabal.2010/10/25 19:21:57.787 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak