Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/09 07:30:40.889 GMT+1

Futbolari aberatsak eta berezko hautespena

Orain laupabost urte izango dira, Xabier Bengoetxea Realeko jokalari oihari entzun nion Huheziko ikasleei esaten zein gogorra den futbolarien bizimodua, igandero azterketa publikoa egiten baitzaie, eta astelehenero epaiketa, hedabide guztietan.

Atzo, berriz, John Carlin kazetari britainiarrari irakurri nion artikulu bat El País egunkarian, eta iruditu zitzaidan Xabier Bengoetxeak zirriborratutako haria berriz agertzen zela, beste testuinguru batean. Paragrafo bat:
  • Futbol jokalariak askoz ere fidelago hezurmamitzen du merkatu askea bankariak baino. Gaur egun urtean milioitik gora euro irabazten duten mila jokalarien artean dagoen jokalaria hor dago berezko hautespen nekeza igarota. Milioika haurrek egiten dute amets futbol profesionalean jokatuko dutela, eta milioika geratzen dira bidean. Gailurrera iristeko, supergizaki baten ezaugarriak bildu behar dira: talentua, indar fisikoa, ausardia, jarraikitasuna eta are adimena eta irudimena ere. Berdin dio nor den norberaren aita, edo zer lagun dituen. Ez eta pobre edo aberats jaio ote den. Bankariekin ez bezala, eta are gainerako bizibideekin (kazetariak eta idazleak kanpoan utzi barik), futbolean irabazteko, oso ona izan beharra dago, eta kito.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/09 07:30:40.889 GMT+1
Etiketak: carlin futbola | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

John Carlin Donostian izango da Rugbyaz eta Mandelaz idatzi duen bere azken liburua aurkezten, martxoaren 24an 19:30etan, Ernest Lluch Kultur Etxean (Anoeta Estadioko lokaletan).

Nork: Luistxo.2009/03/09 09:19:59.758 GMT+1
http://sustatu.com

Eskerrik asko abisuagatik, Luistxo!

Nork: Joxe Aranzabal.2009/03/09 19:15:02.336 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak