Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/09 07:36:46.450 GMT+2

Futbol ikusgarria

Atzo iluntzean Liverpool-Arsenal futbol partida ikusi nuen: lehen zatiko lehen hamar minutuak eta bigarren zati osoa. Partida zoragarria izan zen: ikusgarria, bizkorra, garbia, aldakorra…

Nire ustez, Arsenal talde hobea izan zen, eta futbol biribilagoa egin zuen, baina Liverpoolek adore ikaragarria du, eta sekula ez zuen amore eman. Azkenean, gainera, berak irabazi: 4-2.

Ez dut uste oker nabilenik esaten badut gaur egun futbolik onena Ingalaterran egiten dela. Atzokoa, adibide bat gehiago izan zen.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/04/09 07:36:46.450 GMT+2
Etiketak: liverpool arsenal futbola | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Arrazoi duzu Joxe, atzoko partida ikusgarria izan zen.

Ni etxera iritxi nintzenerako azkenengo 20 minutuak ikusteko aukera izan nuen.

Nire ustez ere Ingalaterran egiten den futbola ikusgarria da eta ez dut uste Espainiako liga munduko onena denik, bestela iaz zeinek irabazi zuen Txapeldunen liga? Espainiar estatuan beraiek duten futbol liga pentsatzen dute munduko onena dela, baina ez da horrela. Konparatu behar bada ingalaterrako futbol zelaietako giroa espainiakoenarekin, ingalaterrakoekin gelditzen naiz.

Nork: piban.2008/04/09 12:58:04.576 GMT+2
http://goiena.net/blogak/leihoa

Hitz bitan izu-garria ;-)

Zelako erritmoa!!

Lanean komentatu dugu eta emateek ere beste progamak utzi eta partidua pozik ikusi zuten.

Afizioa sortzen!!

Partidua amaitzerakoan Liverpoolera joan eta partida bat zuzenean ikusteko gogo izugarri bat sartu jatan.

Nork: Josu O..2008/04/09 14:07:07.202 GMT+2
jorbe.blogsome.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak