Lau pauso eman besterik ez duzu txartelak moldatu eta eskaria egiteko:
- Sartu programan, Flickr kontua erabilita eta aukeratu zure argazkiak.
- Aukeratu non moztuko dituzun argazkiak, molda daitezen txartelaren neurrira.
- Pertsonalizatu zure datuak txartelaren atzeko aldean.
- Erosi. Sartu xehetasunak nola egin garraioa, eta kito.
Post scriptum: Moo horrek ez du zerikusirik Balantzategi baserriko behi famatuarekin, hari Mo deitzen baitzion Soeur Pauline Bernardette moja zuberotarrak Behin euskaldun baten memoriak liburuan

Erantzunak
Araiako Samu blogari honi irakurri diodanez, Flickr Pro kontu bat izan ezkero, doan lor daitezke 10 txartel
Nork: Gari.2006/09/21 08:30:28.079 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/teknosexua