Atzo Firefox 4.0 instalatu nuen laneko ordenagailuan, PC batean, eta Google Chrome-ren antza hartu nion. Etxean ere saiatu nintzen Firefox 4.0 instalatzen, baina nire Macintosh PowerBook G4 motakoa da, ez dauka Intel txipa, eta ezin izan nuen Firefoxen azken bertsioa instalatu. Aurrerantzean, bada, lanean 4.0 erabiliko dut. Etxean, ostera, aurreko bertsioa. Biak, euskaraz.
Gustatzen zait Firefox 4.0, nahiz eta oraindik ez nagoen ohituta fitxak URLaren gainean erabiltzen, Google Chromek erabiltzen dituen legez. Pentsatzen dut erabili ahala, ezaugarri interesgarri gehiago aurkituko dizkiodala, Euskalbar eraberritua kasu.
Bestela ere, gustatzen zait Mozilla Firefox, erabiltzaileongan pentsatzen duelako. Atzo hondamendi handia izan nezakeen, etxean 4.0 instalatzerakoan, 3.6 bertsio zaharra ordezkatu bainuen, konturatu barik 4.0 ezin zela instalatu, nire ordenagailuaren arkitektura zaharkitua delako. Orduan ikaratu egin nintzen, pentsatu bainuen nire gogokoak eta gehigarriak pikutara bota nituela. Zorionez, ez zen horrela izan. Firefox 3.6 berriro instalatutakoan, hantxe agertu zitzaizkidan txunkun-txukun gogokoak eta gehigarriak, lehendik neuzkan bezala. Hura alibiyua!
2011/03/30 07:45:48.701 GMT+2
Firefox 3.6 eta 4 artean
Nork: Joxe Aranzabal.2011/03/30 07:45:48.701 GMT+2
Etiketak:
mozilla
firefox
nabigatzaileak
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Julen.2011/03/30 08:52:07.575 GMT+2
Nork: asier.2011/03/30 09:22:10.641 GMT+2
Asier, 4.0 instalatu nuenean, berak eguneratu zidan Echofon, arazo barik, eta lehen momentutik hasi nintzen berau erabiltzen. Begiratu ondo, zer aukera ematen dizu Echofon instalatzeko. Ondo segi biok.
Nork: Joxe Aranzabal.2011/03/30 11:13:44.911 GMT+2
Argi dago nabigatzaileen munduan gauzak oso bizkor doazela, lagun batek duela aste batzuk IExplorer 9 erakutsi ninduen eta nahiko harrituta geratu nintzen, argi dago batek berritzen duenean besteek ere bertsio berriak ateratzen dituztela.
Bizkor ibiltzeko Chromiun erabiltzen dut, zenbait add-on nahi izanez gero, argi dago oraingoz Mozilla Firefox dugula errege eta IExploreretik atera nahi ez dutenek ba behintzat 9 bertsioarekin ibil daitezke.
Nork: newton.2011/03/30 23:44:08.951 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A
Trasteatzen hasi eta tira itxura behintzat GARBIA du ezta, garden hoietarikoa, minimalista estilaorekin.
Ea egun gutxi barru xarma guztio harrapatzen diogun eta firefox-zale amorratuak bihurtuta gauden ;-)
Nork: Josi.2011/04/05 16:20:09.619 GMT+2
http://conocity.eu/
Fitxak behera ekartzeko, egin klik eskuineko botoiarekin gogokoen karpetak dauden eremu horretan, eta hainbat aukera agertuko zaizkizue. Horietako bat da "Fitxak goian". Hor egin klik, eta voilà!
Ondo segi.
Nork: Joxe Aranzabal.2011/04/05 16:34:49.830 GMT+2