Faroa

Kiroletan ere, hedabideak jokalari
Bitxia da, gero, kiroletan ere ikustea zelakoak antolatzen diren prentsan aurkariaren izen ona galarazteko. Azken aldi honetan Marca —kirol egunkaririk salduena Espainian— sekulako kanpaina egiten ari da ikusarazteko Barçak zor diola lidergoa arbitroen mesedeei.

Seguruenik kanpaina horren eraginpean, joan den larunbatean arbitroak sekulakoak eta bi pitatu zizkion Barçari, bederatzi jokalarirekin uzteraino. Getaferekin, berriz, ezikusiarena egin zuen. Hedabide gehienek aitortu dituzte arbitroaren gehiegikeriak. Ez, ordea, Marcak. Honek temati segitzen du salatzen Barça, atzo bezala, helburu bakarra baitu: Real Madril lider jartzea, kosta ahala kosta.

Klariona
Beste blog bat sortu dut, Klariona, eta bertan azalduko dut zelan doan Proiektua 2.0 irakasgaia bigarren lauhileko honetan, Ikus-entzunezko Komunikazioko 1. mailako ikasleekin.

Aurreko urteetan ez bezala, aurten WordPress erabiliko dugu bloga egiteko, horrela erabaki genuen-eta fakultatean. Hori dela-eta, erabaki dut nik ere blog bat sortzea plataforma horretan, bertan daukadan bigarrena, bi helbururekin:

Behartu nire burua WordPress erabiltzera, egunean egon nadin ikasleei irakasteko orduan.

Gogoeta egin ikastaroaren gainean, konturatu bainaiz ikasleek egunero irakasten dizutela zerbait.

Izena ere horregatik aukeratu dut, Klariona, gauza asko iradoki ditzakeelako: irakaskuntza, ikasgela, arbela…

Lara hil zaigu
Atzo iluntzean izan zen, 23:45ak inguruan: hegoak zoroen pare astindu, eta zerraldo jausi zen kaiola barruan. Lara gure kanarioa zen, eta lau bat urte zeramatzan gurekin. Elorrioko Ferixa Nagusietan erosi genuen, eta harrezkero gurekin izan dugu, txoko hau alaitzen.

Telefonotik Twitter-era bidali nuen lehen argazkia berari atera nion, goiko hori bera. Orain bi aste, gainera, post bat eskaini nion Faroan. Faltan sentituko ditugu haren txorrotxioak.

Ikaslea eta irakaslea, elkarlanean
Gutxitan ikusten da, eta
horregatik aipatuko dut, oraingoan gure fakultatean gertatu delako:
Aitor Zuberogoitiak eta Lierni Alkortak --lehena irakaslea eta
bigarrena ikasle ohia HUHEZIn-- liburu bat argitaratu berri dute elkarlanean:
Masa-komunikaziotik informazioaren gizartera. Euskararen bideetan
barrena, non ikuspegi panoramiko globala eskaintzen baitute euskarazko
hedabideen inguruan.

Lehena lankidea dut eta bigarrena ikasle ohia, hemen egin baititu
Ikus-entzunezko komunikazioa eta Humanitateak-Enpresa. Zorionak biei
eta UEUri, berau liburuaren argitaratzaile denez gero.

Gizonik bilatuena
Atzo amaitu nuen John Le Carre idazlearen azken eleberria: A most wanted man. Gaztelaniaz irakurri nuen, benetan gustura. Baina ez pentsa horrela denik ondo bilbatutako istorioak kontatzen dituelako soilik. Horrezaz gain, Le Carrek maisuen pare marrazten ditu pertsonaiak, eta baita egoerak ere.

Nik uste dut gehiago ikasten dudala gaur egungo egoeraz Le Carreren eleberri bat irakurrita, inguruko egunkari eta aldizkarietako editorial eta erreportajeak irakurrita baino.

Eta liburu hau ez da salbuespena izan. Bertan, maisuki deskribatzen ditu irailaren 11k utzitako mundua eta Mendebaleko inteligentzia zerbitzuen paranoiak. Haria, bizia; pertsonaiak, sendoak; eta bukaera, harrigarria. Erabat gomendagarria.

Zai zoi bele
Aspaldi ez dut ETB1 ikusi hain gustura. Zai zoi bele saioak eman dit horretarako aukera. Bertan Ez dok Amairu taldearen historia kontatu zaigu, oso modu grafiko eta egokian. Berari esker, gogora etorri zaizkit hainbat kontu, erdi ahaztuak nituenak, eta ikasi berri ditut beste asko, ez nekizkienak.

Dena egon da ondo: aurkezlea, haria, elkarrizketak, irudiak, anekdotak, musika… Zorionak!

Bideo ikusgarriak
<object width="450" height="369"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/GhmAHtbQ7Os&hl=es_ES&fs=1&color1=0x006699&color2=0x54abd6"><param name="allowFullScreen" value="true"><param name="allowscriptaccess" value="always"><embed src="http://www.youtube.com/v/GhmAHtbQ7Os&hl=es_ES&fs=1&color1=0x006699&color2=0x54abd6" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="450" height="369"></object>
Seguruenik ikusita izango dituzue bideo hauek, dezente zabaldu dira-eta sarean. Atzo nire ikasleekin erabili nituen, Ikus-entzunezko Komunikaziokoak, erakusteko zelako lehia izango duten Interneten, bertan jende asko baitabil bere ideiak edo ametsak gauzatzen, xemeikorik gastatu barik.

Ikasgaiak

Bideo hauek ikusita, ondorio hauek atera nituen:

Mutil horiek ideia bat izan zuten —salto horiek grabatzea minutu bat baino denbora laburragoan—, mundua harritzeko euren ausardiarekin.

Ausartu egin ziren ideia gauzatzera, arrisku handiak hartuta, batez ere jauzilariak.

Planifikazio lan handia egin zuten, bideoan ikusten baita dena oso ondo kalkulatuta zutela.

Produkzio gasturik ez zuten izan, telefonoak eurenak izango ziren-eta.

Jende asko dago munduan ideiak dituena eta prest dagoena ideiok Interneten mamitzeko. Gure ikasleek ulertu behar dute horiekin egin beharko dutela lehia, euren mezua zabaltzeko orduan. Halaber, ikus dezakete eurak ere gai izan daitezkeela beren asmoak plazaratzeko, kostu handirik gabe.

<object width="450" height="369"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/5oNpzipIhVI&hl=es_ES&fs=1&color1=0x006699&color2=0x54abd6"><param name="allowFullScreen" value="true"><param name="allowscriptaccess" value="always"><embed src="http://www.youtube.com/v/5oNpzipIhVI&hl=es_ES&fs=1&color1=0x006699&color2=0x54abd6" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="450" height="369"></object>

Arrotza
Berrogeita hamar urte bete zirenean Albert Camus idazlea hil zenetik, arakatzen hasi nintzen etxean, haren libururik ba ote nuen, eta baita eduki ere: Arrotza, orain berrogei urte euskaraz egindako argitalpena. Labur samarra izanda, animatu egin nintzen berau irakurtzera.

Protagonista bera da narratzailea, xaloa baina ez kaikua, eta hasieratik somatzen da xalotasun horrek ondorio kaskarrak ekarriko dizkiola. Bere inguruak kondenatzen badu ere, Meursault —horixe baita protagonistaren deitura— ez da gu baino gaiztoagoa. Gutariko edozein izan daiteke Meursault. Egiaztapen kezkatzeko modukoa.

Atentzioa eman dit euskarak, batasunaren lehen garaietan liburua itzuli zenean, baina ez zait arrotza egin, aise eta gustura irakurri dut.

Elorrioko baserriak, mapan
Elorrioko Udalak lan polita egin du herriko baserriak mapan jarri eta herritarron begi-bistan jartzeko: baserri-auzo bakoitzaren sarreran mapa bana jarri du, eta bertan erakusten du non dagoen baserri bakoitza.

Goiko argazkia, esate baterako, Gazeta auzorako sarrera batean dago, eta bertan ikus daiteke baserrien kokapena auzoan barrena.

Lara
Izango dira bost bat urte kanario bat erosi genuela etxerako. Lara du izena, laranja kolorekoa delako. Goizean, gurekin esnatzen da, eta, sentitzen gaituenean, sagar zati bat eskatzen digu, horretara ohitu baita. Goiz erdian, berriz, sekulako txorrotxioak jotzen ditu.

Egia esan, Mirenek eta biok ez diogu kasu handirik egiten: sagarra eman, balkoira atera edo balkoitik sartu, eta besterik ez. Begok, ostera, zaindu egiten du. Igandero, garbitu egiten du kaiola, eta bainua eskaintzen dio. Gezurra dirudi, baina Lara gustura jartzen da uraren azpian. Tarteka sartzen da, lumak astintzen ditu, salto egin, berriro itzuli… Polita izaten da bainuaren erritua ikustea.