Jeneralean ikasle horiek ingelesa dute bigarren hizkuntza, eta ez dute jakiten ez euskararik, ez eta gaztelaniarik ere. Hemen dauden bitartean, ingelesez ikasiko dute. Alde horretatik, komeni da hartuko dituztenek ere ingelesa jakitea. Kasu horretan, aukera oso ona da etxeko seme-alabek ingelesez hitz egin dezaten aldi batez etxean bertan, eta lagunak egin ditzaten atzerrian, eurek ere kanpora doazenerako.
Diruari dagokionez ere, aukera interesgarria izan daiteke etxeko hipotekak ordaintzen laguntzeko, gela bakarra hartuz gero, 300-350 euro artean ordaintzen baitute errenta hilero.
Formula hau, kanpoko ikasleak familiatan hartzea, asko erabiltzen da Europan, eta baita Ameriketan ere. Guk ere bide hori jorratu nahi dugu, abantailak baino ez baitizkiogu ikusten. Inor animatzen bada, utz dezala erantzun bat blog honetan bertan, edo dei dezala fakultatera: 943 71 41 57, eta galdetu Txema Egañaz (119 luzapena).
15 ikasle Europakoak
Datozen ikasleetatik, 10 etorriko dira Irakasle ikasketak egitera. Gainerako bostek Ikus-entzunezko komunikazioa aukeratu dute. Erdi Europa eta Eskandinaviatik etorriko dira ikasle guztiak
- Belgika: 8
- Herberehereak: 3
- Danimarka: 1
- Finlandia: 1
- Suedia: 1
- Norvegia: 1

Idatzi artikulu bat