Atzo eguerdian gure amak sekulako ezustekoa izan zuen, etxean bakarrik zegoela, Mondragoen. Gorraize handia duenez, entzun baino sentitu egin zuen izugarrizko eztanda, eta jakin zuen ohi baino dezente handiagoa izan zela, lurra besteetan baino dardar handiagoa egin zuelako.
Balkoira irten zenean konturatu zen balkoi guztietan zegoela norbait, denak jakinmin berak jota. Aurrekoetan bezala, dinamita izan zen eztanda eragilea, baina atzokoan kalteak handiagoak izan ziren, teilatuetan eta beribiletan, harriak oso urruti zabaldu baitziren.
Eibar-Gasteiz autobidea egiten ari dira inguru horretan, eta takian-potian entzuten dira horrelako eztandak. Kontua da kasurik gehienetan enpresak jakinaren gaineran jartzen duela Udaltzaingoa eztanda egin aurretik, trafikoa geratu eta behar diren neurriak hartzeko. Atzo, berriz, abisurik ez eta tiroa, itzela, inoiz baino handiagoa.
2006/10/11 07:50:47.724 GMT+2
Eztanda autobidean
Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/11 07:50:47.724 GMT+2
Etiketak:
dinamita
mondragoe
autobidea
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...tanda autobidean". Gertakari honi buruz entzunda neukan zerbait baina gehiago jakitzeko blog horretan klick egin nuen, eta hara non! joxeren FAROA zen. Oso interesgarria iruditu zait notizia kontatzeko erabiltzen duen estilo bi...
Erreferentzia: Aurkiko blogak - Soni montana 2006/10/16 15:10:08.664 GMT+2

Erantzunak
Hementxe duzu dena: goiena.net Noski, faroak ere aipatzen du atzokoa eta horri ere egin diogu lotura. Goiena.net-en medio digitalak iraurtzen ditugu :-)
Nork: Iban Arantzabal.2006/10/11 12:11:06.203 GMT+2
http://www.goiena.com
Eragozpen bakarra telebista irudiak izan dira: ADSL daukat etxean, baina oso motel ikusi ditut, eten askorekin, ondo trinkotuta ez baleude bezala.
Segi gogor, bide horretatik jende asko oraintxe konturatuko baita zer nolako indarra duen Goienak, eta profesionaltasuna.
Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/11 22:28:04.587 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/faroa