- Euskaltzale askok begiratzen du penaz euskararen gabezia egungo kulturaren arlo askotan. Interneten euskara oso "txiki" ikusten da, baina ez liguke horrek beste munduko konplexurik gureganatu behar; izan ere, kulturaren esparru horietan egotea euskararentzat ez da hil edo biziko kontua. Euskarak baditu lehenagoko lanak eta beharra azken teknologien puntan egotea baino. Euskarak beharrezkoa du beste esparru apalagoetan gotortzea. Euskarak eguneroko bizitzaren ildoan behar du gotortu bere iraupena eta ez dio inportarik izan behar Google-ko atarietan urriago izateak. (26. or.)
Horra baina, ez da inor iristen bat-batean hori lan jarraitu baten emaitza baita. Eta horra iristeko beste pauso batzuk eman behar, hala nola Xuxen zuzentzaile ortografikoa, Euskalbar hizkuntza baliabideak eta euskal librezale askok egin dituzten ekarpenak. Hain zuzen ere, euskara uztartu egin behar da teknologia berriekin eta Internetekin, "eguneroko bizitzaren ildoan behar du(elako) gotortu bere iraupena".

Erantzunak
Spam pixka bat egingo dut:
http://www.elhuyar.org/mosketariak/
Horrelakoak ere oso garrantzitsuak direla iruditzen zaizkit gazteen aisialdiko produktuen hizkuntza zein erdalduna den ikusi eta gero.
Agurrak,
Nork: bidua.2007/03/08 08:14:14.151 GMT+1
Nork: Kepa Diegez.2007/03/09 13:58:49.770 GMT+1