Hizkuntzei buruz hitz egiten dugunean, pertsonen gainean ari gara hitz egiten, pertsona horien jardueraren alor batez. Pertsona horiek izugarrikeriak egiten badituzte, gorrotatu egingo ditugu pertsonak, eta gorrotatu egingo ditugu pertsona horien gainerako jarduerak. Horrela gertatu da lehendik ere, eta horrela gertatzen da gaur egun.
Hiru adibide
- Joan den ostiralean bazkaldu genuen Johan D´haenen irakasle belgikarrarekin, eta hark esan zigun Belgikan, oraindik ere, jende askok ez duela nahi alemana ikasi laugarren hizkuntza gisa, besteak beste jende horrek oraindik oso bizirik dituelako alemanek Bigarren Mundu Gerran Belgikan egindako izugarrikeriak.
- Frankismoaren hondarretan, bestalde, izututa bizi ginen Goardia Zibilak eta Espainiako poliziek egiten zituzten gehiegikeriengatik. Hori zela-eta, behin baino gehiagotan, ikusten genuenean gutariko baten bat gaztelaniaz egiten, galdetzen genion zergatik hitz egiten zuen Goardia Zibilen hizkuntzan.
- Gu iritsi baginen horrenbesteraino, zelan ez
dira, bada, iritsiko horrenbestera ETAk kaltetutako guztiak eta berauen
iritzikideak? Zeren gaur egun, ETA egiten zaigu gorrotagarri, hilketa
eta estortsioa erabiltzen dituelako bere helburuak lortzeko. Mehatxatuak oharkabean parekatzen ditu borreroa eta borreroaren hizkuntza. Testuinguru horretan, zenbaitek eskatu dute "Euskara askatasunez" erabiltzeko. Harritzekoa?

Erantzunak
Iruditzen zait gauzak nahasten ari zarela. Bizi dugun gatazkaren agenteetako baten desagertzea hizkuntza baten mesederako izango dela esatea, alde batetik gatazka eta bestetik hizkuntzaren normalkuntzarako lana desbirtuatzen ditu.
ETAren desagerpena eskertuko duzula, ados. Baina ez hitz egin mesedez termino horietan euskararen izenean, ETAri euskaldunon izenean ekintza horiek burutzea onartzen ez diozun bezala.
Nork: eneritz.2008/12/09 10:21:50.686 GMT+1
Bestalde, gauza jakina da Europako zenbait herrialdetan --ez Belgikan soilik-- naziek egindako sarraskiek zer eragin izan duten biktimen artean atzerriko hizkuntzak aukeratzeko orduan.
Hau esateak, azkenik, uste dut ez duela desbirtuatzen euskararen normalizazioa. Inolaz ere ez.
Nork: Joxe Aranzabal.2008/12/09 17:15:08.923 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa
"Euskarak, alegia guk..." horrek aurretik aipatu dizuduna argitzeko balio du beharbada.
Horretaz gain, azken aldian desbirtuazio ugari entzun izan ditugu hizkuntzaren inguruan, Patxi Baztarrikaren ahotan ere antzeko zerbait entzun ahal izan genuen, eta "Euskara eta indarkeri" izeneko artikulu honek ere kutsu berdina dauka nire ustez, sentitzen dut. Bukatzeko galdera bat, Iraq-eko gerraren amaierak mesede egingo al dio ingelesari?
Nork: eneritz.2008/12/09 17:50:21.335 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2008/12/09 19:32:41.242 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa
Nork: Juantxo.2008/12/09 23:57:25.179 GMT+1
Nork: Aitor.2008/12/10 14:08:17.639 GMT+1
Nork: Juantxo.2008/12/10 14:52:10.990 GMT+1
Nork: Aitor.2008/12/10 20:09:06.323 GMT+1
Nork: .2008/12/10 23:41:19.849 GMT+1
Nik agerian jarri nahi nuena da, Euskal Herri euskaldun baten aldeko borrokan euskaldunak erailtzean dagoen kontraesana. Besterik ez.
Nork: .2008/12/11 13:27:57.613 GMT+1
Nork: juantxo.2008/12/15 09:16:55.654 GMT+1