Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/07/01 08:00:47.751 GMT+2

Euskaltzale tipologia berria

Biharko euskaltzaleak, gaur Zenbait jendek galdetu dit nortzuk diren euskaltzale horiek, goiko diapositiban agertzen direnak, ikusi dituzte-eta Internet elkarrizketa da aurkezpenean, eta ez dituzte ezagutu. Ezkerretik eskuinera goiko ilaran: Iban Arantzabal (Goiena.net), Maite Goñi (Euskaljakintza) eta Jabi Zabala (Sarean.com). Beheko ilaran, Arkaitz Zubiaga (Zabaldu.com), Gari Araolaza (Tagzania) eta Gorka Julio (Teketen.com).

Aurkezpen hartan esan nuen Interneten inguruan sortzen ari dela euskaltzale tipologia berria, honako ezaugarri hauekin:
    •    Gaztea.
    •    Euskaltzalea.
    •    Software librearen aldekoa.
    •    Sarean lan egiteko prest.
    •    Lana boluntario gisa egiteko gertu.
    •    Komunitate zentzu handiarekin.
    •    Teknozalea edo teknologia erabiltzeko prest, euskararekin batera.
    •    Multimedian hazia.
    •    Profil askotarikoa: informatikaria, irakaslea, ikaslea…

Argazkiko izenetatik aparte, beste hainbat izen aipatu nituen: Luistxo Fernandez, Ana Malagon, Patxi Gaztelumendi, Jokin Lacalle, Josi Sierra, Leire Narbaiza, Haritz Rodriguez eta Joxe Rojas, besteak beste. Zorionez, badira gehiago ere, baina diapo batean sei baino ez zitzaizkidan sartzen.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/07/01 08:00:47.751 GMT+2
Etiketak: euskaltzaleak ekt internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak