- Gora ta gora. Hori da Eusko Jaurlaritzaren ereserkia. Sekula ez naiz identifikatu abesti horrekin. Uste dut, gainera, ez duela lortu alderdi baten esparrutik harago iristea.
- Eusko Gudariak. Ez naute erakartzen horren odol kontuek, militar kutsua hartzen diot. Ez dut uste euskaldun gehienek onartuko luketela.
- Gernikako Arbola. Gustatzen zait abesti honen lehen ahapaldia, batez ere “eman da zabal zazu munduan frutua”, eta uste dut ereserkiak ez lukeela beste ahapaldirik beharko. Mundu guztiko euskaldunak batzeko moduko ereserkia iruditzen zait.
2007/12/17 07:42:47.432 GMT+1
Euskaldunon ereserkia
Egia esan, ez dakit zenbat ereserki ditugun euskaldunok, baina irudipena dut batek ere ez duela lortu herritarron onespen zabala. Ez dakit behar dugun ere ereserki bat, ez behintzat inoren kontra erabiltzekotan. Hala ere, aukera bat egin behar izango banu ezagutzen ditudanen artean, honatx nire hautua:
Nork: Joxe Aranzabal.2007/12/17 07:42:47.432 GMT+1
Etiketak:
eusko_gudariak
gernikako_arbola
ereserkia
goratagora
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Gora ta Gora ereserki ofizial bihurtu zuten arte, Gernikako Arbola kantatzen zen, era espontaneoan, ekitaldi emotiboen amaieran (adibidez, bertso saioetan). Nolabait herriak ereserkitzan hartua zuen kanta hori.
Nik uste dut hori dela berez ereserki funtzioa betetzeko egokiena. Nire lagun batek, ordea, Agur Jaunak aldarrikatzen dut horretarako (nahiz eta emakumeek politikoki zuzentzat ez jo). Irakurria dut, era berean, Jeiki Jeiki ere aldarrikatu zuela blogari batek.
Nork: Lutz Long.2007/12/17 09:34:31.645 GMT+1
www.blogak.com/lutzlong
katolikoa "bedeinkatua" eta "adoratzen zaitugu arbola santua"
Nork: Josu.2007/12/17 12:25:34.387 GMT+1
Nork: luistxo.2007/12/17 12:39:28.086 GMT+1
http://eibar.org/blogak/luistxo
Zergatik ez Benitoren 'Oi ama Euskal Herria'?
Nork: JV.2007/12/18 01:44:21.534 GMT+1
www.javiervizcaino.net
Nork: Jozulin.2007/12/18 13:15:44.943 GMT+1
http://blogak.com/jozulin
Beranduegi da Gernikako Arbolak berriz pasioak altza ditzan. Gainera Gernika Koka-Kola famatu harek min handia egin zion. Ziurrenik hiruretan onena da, integratzaileena, bai lurralde aldetik bai letra aldetik ere, baina foruzalea da. Eta Foruen denborak amaitu ziren. Guk estatua nahi dugu eta Gernikako Arbolan ez dago estatu aldarrikapenik.
Gora ta Gorak eta Eusko Gudariak-ek altzatzen dituzte pasioak, askotan biek, gehienotan biek. Esklusiboki ulertzen dituztenek dute problema. Hau zuena, beste hau gurea.
Masa-pasiorik sortzen ez duen kanta aukeratzekotan beste bat aukera dezagun (Etxahun Iruriren edozein: Agur Xiberua? Erramunen Nun hago, Benitoren Dolu Gabe, MIkel Laboaren Hegoak ebaki banizkio...) , edo sortu. Marijaiaren kanta ez du inorrek kuestionatzen, pasioak sortzen ditu, letra du, erraza da, jende guztiak daki eta berria da.
Nork: iruri.2007/12/18 22:41:20.641 GMT+1
Nork: Josu.2007/12/19 03:06:01.875 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/josu
Nork: Tarratian.2007/12/19 15:58:57.784 GMT+1