Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/24 08:00:39.615 GMT+2

Euskal kooperatiben oihartzuna nazioartean

George Cheney irakasle estatubatuarrak badu liburu bat, Values at Work, non aztertzen dituen Euskal Herriko kooperatibak. Cheneyk hitzaurre bat gehitu zion liburuaren bigarren argitalpenari, eta hor aipatzen du Mondragon taldeko kooperatibek zelako oihartzuna duten munduan. Hona hemen berak aipatzen dituen esperientziak:
  • San Frantsiskon, AEBetan, Mike Miller Social Policy aldizkariko argitaratzaileak sarri erabiltzen du Mondragon taldearen adibidea, erakusteko ekonomia alternatiboek zelako posibilitateak dituzten, eta argudiatzeko kooperatibetan oinezko langile-jabeek ere behar dutela ordezkaritza independentea.
  • Baita San Frantziskon, AEBetan, Dave Karoly eta Tim Huet laguntzen ari zaizkie enpresa hasiberriei, hala nola Arizmendi okindegi eta pizzeria kateari, lotura egin dezaten bertako Rainbow Grocery kooperatiba indartsuarekin.
  • Missoula herrian, Montanan, Dean Ritz eta Jeannette Rankin Peace Center delakoa antolatzen ari dira eztabaida sorta bat, Demokrazia definitzen, aurre egiteko enpresen kontrol kontzentrazioari.
  • Chuck Sperry eta bere lagunak Mondragon moduko kooperatiba esperientziak antolatu nahi dituzte Rocky mendien inguruko basomutil eta nekazarien artean, Rocky Mountain Center for Economic Democracy erakundearen bidez.
  • Cape Bretonen, Nova Scotia probintzian, Kanadan, Greg McLeod eta bere lagunak jardunaldiak antolatzen ari dira Ipar Ameriketako jendearentzat, bertan aztertzeko Mondragon taldearen arrakasta historiak. McLeod-ek berak liburu bat dauka, From Mondragon to America: Experiments in Community Economic Development.
  • Auckland hirian, Zeelanda Berrian, Manase Lua ari da enpresa haztegi bat indartzen Tongan jendearentzat, eta horretarako Euskal Herriko kooperatiben kasua darabil eredu gisa.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/24 08:00:39.615 GMT+2
Etiketak: kooperatibak cheney nazioartea mondragon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak