Adierazgarria da: 2006an ETAk “su-eten iraunkorra” iragarri zuenean, Sustatun 9 erantzun izan zituen berriak. 2010ean, ETAk esan duenean “ekintza armaturik ez burutzeko erabakia hartu duela”, Sustatun bertan erantzun bakarra agertu da.
Aitzitik, albistearen inguruko informazioek erantzun gehiago izan dituzte hedabide berean: BBCren primizia eta ETAren mezulariaren aitortzak 8 erantzun izan ditu. Eta ETAren bideoari egindako katxondeozko ekarpenek, 5 erantzun.
Niri dagokidanez, bat egiten dut Iban Zalduak Twitter-en erakutsitako sentipenarekin.
2010/09/08 08:00:14.529 GMT+2
Etsipena su-etenaren inguruan?
Nork: Joxe Aranzabal.2010/09/08 08:00:14.529 GMT+2
Etiketak:
sustatu
eta
bbc
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Zuk egin zenuen ariketa egitea pasa zitzaidan burutik, baina ahaztu egin zitzaidan gero. 9 erantzun jaso zituen 2006koak, eh? Gutxi dira. Zenbat jasoko zituen 1998koak Sustatun? Dexente gehiago.
Nik ere, Iban eta zu bezala, urteak pasa ahala eszeptizismo gehiagorekin begiratzen diet albiste hauei, baina albiste ona izan zela, dudarik ez dut.
98ko su-etena eman aurretik, Javier Ortizek artikulu hau idatzi zuen El Mundon: "No me fío de nadie". Asteartean errekuperatu genuen.
Animo asko kurtso berrirako, Joxe. Beharko ditugu eta.
Nork: iturri.2010/09/08 22:30:56.047 GMT+2
http://eibar.org/blogak/iturri
Nork: patxi lurra.2010/09/09 14:57:52.685 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
Espero dezagun Javier Ortizek orduan adierazitako mesfidantza oraingoan ez betetzea, eta, Patxi Lurrak planteatzen duen legez, hauxe izango dela azken su-etena. Hala bada, hala biz, eta ezbada, ora pro nobis. Besarkada bat bioi!
Nork: Joxe Aranzabal.2010/09/09 22:33:18.819 GMT+2
@joxe, amen.
Nork: iturri.2010/09/12 11:47:22.687 GMT+2
http://eibar.org/blogak/iturri