Atzo bi lankideren arteko elkarrizketa entzun nuen telefonoz, kafea hartzekotan zirela. Halako batean, batek galdetu zion besteari: “Hator ala hoa?”, eta arraroa egin zitzaidan, hori esateko, bizkaieraz behintzat, guk aspalditik erabili baitugu beste esamolde hau, orain urte dezente Derion ikasitakoa, euskara berreskuratzen hasi ginenean: “Etorri hator ala joan hoa?”.
Ez dakit beste euskalkietan zelan adierazten duten une berezi hori, non ez baitakigu laguna etorri datorren ala joan doan, egoera anbiguoa delako. Badakit, ordea, bizkaierazkoa formula dotorea bezain eraginkorra dela, eta euskara batuan ere balio lezakeela.
2011/05/25 08:20:53.932 GMT+2
Etorri zatoz ala joan zoaz?
Nork: Joxe Aranzabal.2011/05/25 08:20:53.932 GMT+2
Etiketak:
euskara
euskalkiak
bizkaiera
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Bai, horrela esaten da, edo "etorri bahator". Dena dela "hator ala hoa" oso txarto dago, ba- partikula eroan beharko luketelako. Aditz trinko jokatuek horrelako galderetan egiten duten moduan.
Hori ere galtzen gabiltza!
Nork: leire narbaiza.2011/05/25 08:29:25.690 GMT+2
eibar.org/blogak/leire
Nork: Alberto.2011/05/25 08:35:13.141 GMT+2
Nork: Iñaki Murua.2011/05/25 09:52:42.717 GMT+2
http://imurua-botxotik.blogspot.com/